2015eko Lan-Merkatuaren Erroldaren aldaketa nagusiak, BJA metodologiara egokitzetik eratorritakoak

 


Helburuak

Eustatek hainbat aldaketa metodologiko txertatu dizkio Biztanleria jardueraren araberako Inkestari (BJA), eta aldaketa horien ondorioz, paraleloki, Lan Merkatuaren Erroldaren (LME) metodologia aldatu behar izan da, bi eragiketa horiek konparagarriak izaten jarraitzeko, eta jardueraren, okupazioaren eta langabeziaren inpaktuari dagokionez oinarrizko emaitza berak eskaintzeko.

LMEaren eta BJAren helburu nagusiei eusteaz gain, helburu horiek lan-merkatuaren bilakaeraren azterketan oinarrituta egonik, bi eragiketa horiek beste helburu espezifiko batzuk lortu nahi dituzte, bereziki honako hauek: administrazio-iturriekin akordio bat lortzea (BJA), euskal estatistika-erakundearen estatistika-iturri nagusien arteko koherentzia, eskualdeko datu egokiak lortzea eta okupazioaren eta langabeziaren errealitatera hobeto hurbiltzea atzerriko nazionalitateko pertsonen kasuan.

Lan-merkatuari buruzko administrazio-iturriekin akordio bat lortzea

Administrazio-iturriekin akordio bat lortzea (eta bereziki afiliazioa eta erregistratutako langabezia) izan da BJAk egin dituen azken aldaketak gidatu dituen helburu nagusietako bat. Horrek ekarri du harreman bat ezartzea BJA Inkesten laginaren eta Gizarte Segurantzarekiko afiliazio-fitxategien eta/edo Lanbiden erregistratutako langabeen fitxategien artean. Hurbilketa horrek etorkizunean eragina izango du LMEaren garapenean ere.

Iturriekin akordio bat lortzea landun kopurua eta langabe kopurua neurtzeari dagokionez inkestaren eta administrazio-erregistroen artean dauden desberdintasunen azalpen gisa ulertzen da, betiere Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) definizio aplikagarrien arabera.

Horrek eraginak ditu BJAren lagina diseinatzeko garaian. Gauzak horrela, Gizarte Segurantzarekiko afiliazioari eta Lanbideko erregistroari buruz eskuragarri dagoen azken informazioa erabili da Etxebizitzen Direktorioan pertsonen bizileku diren etxebizitza nagusiak pertsonei esleitzeko garaian, bi aldagai horiek BJA lagina orekatzeko erabili ahal izateko.

Itzuli

Laginaren diseinua

LMEaren laginaren diseinua probabilitatezko laginketa da oraindik ere, aldagai soziodemografikoen eta enplegu-eskualdeen eta -arroen arabera estratifikatuta, Eustaten Etxebizitzen Direktorioan jasotako unitateen zerrenda batean oinarritua, etxebizitza nagusi guztiak, hau da, familia baten ohiko bizilekua eratzen dutenak biltzen dituena. LMEaren laginaren diseinua EUSTATi dagokio, eta kontuan hartzen du, espezifikoki, LMEk egindako 40 eskualdeko estratifikazioa.

Bi etapako lagina da, lehenengo etapan estratifikazioa duena eta lagin finkoaren tamaina bigarren etapan.

Gainera, lagina orekatuta dago sexuaren, adinaren, nazionalitatearen, familia-tamainaren eta etxebizitzako landun kopuruaren arabera, baita etxeko unitateko gazteenaren adinaren arabera ere (adin-taldeen arabera). Hori LMEaren 11 eskualderen mailan egin da:

  • Gasteiz
  • Aiara
  • Eskuinaldea
  • Bilbao
  • Ezkerraldea
  • Bizkaia-Kostaldea
  • Durangaldea
  • Donostialdea
  • Tolosaldea-Goierri
  • Deba Garaia
  • Deba Behera

Gainera, lagina 40 azpieskualderen mailan (COM40) orekatzen da biztanleriaren guztizkoan:

Araba:

  • Arabako Ibarrak
  • Arabako Lautadako besteak
  • Vitoria-Gasteiz
  • Arabako Mendialdea
  • Errioxa Arabarra
  • Gorbeia Inguruak
  • Kantauri Arabarreko besteak
  • Laudio

Bizkaia:

  • Arratia-Nerbioi
  • Ezkerraldeko besteak
  • Eskuinaldeko besteak
  • Barakaldo
  • Basauri
  • Bilbao
  • Galdakao
  • Getxo
  • Leioa
  • Portugalete
  • Santurtzi
  • Sestao
  • Erandio
  • Durangaldeko besteak
  • Durango
  • Enkartazioak
  • Gernika-Bermeo
  • Markina-Ondarroa
  • Plentzia-Mungia

Gipuzkoa:

  • Hondarribia
  • Irun
  • Deba Behereko besteak
  • Eibar
  • Debagoienako besteak
  • Arrasate
  • Donostialdeko gainerakoak
  • Errenteria
  • Donostia
  • Goierri
  • Tolosaldea
  • Urola-Kostako besteak
  • Zarautz

Probabilitatezko lagina Cube Metodo bidez (Déville eta Tillé, 2004) orekatu da. Metodo horrek jatorrizko biztanleriaren proportzioei eusten die laginean, diseinuaren sartze-aukerak kontuan hartuta. Era horretan hobeto azaltzen da populazioaren unibertsoa laginean aintzat hartutako oinarrizko ezaugarrietan: nazionalitatea (Espainiakoa eta atzerrikoa), sexua, adin-taldeak, familia-tamaina, etxebizitzako landunen kopurua eta etxeko unitateko gazteenaren adina.

Laginaren azken tamaina, 2015eko LMEan, 10.557 etxebizitza da, eta 25.339 pertsona biltzen dira guztira. Pertsona horien artetik, 9.375 landunak dira, eta 1.296 langabeak; beraz, laginaren oinarri oso zabal eta eraginkorra bermatzen da kolektiboaren barne-azterketa zehatza egiteko.

Garrantzizkoa da adieraztea, BJAn ez bezala, LMEan (hori ere Paneleko eragiketa bat da eta hiru urtez garatu da) huts egindako etxebizitzak ordeztu egiten direla. Horretarako, laginaren diseinuan etxebizitza titular bakoitzeko bi ordezko etxebizitza ematen dira.

Itzuli

Informazioa biltzea

BJAn derrigorrezko gisa ezarri da landunek eta langabeek zuzenean erantzutea familiaren informatzaile baten bitartez erantzun ordez; horretarako, zehaztu da, egoera horren hurbilketa gisa, hiruhileko bakoitzaren hasieran Lanbiden erregistratutakoak edo Gizarte Segurantzarekiko afiliatuak izatea.

Nolanahi ere, LMEan ohiko hurbilketari eutsi zaio, elkarrizketara bertaratu diren pertsonetatik eratorritako informazioan oinarrituta dagoenari, alegia.

Itzuli

Ustiapena

Laginaren diseinua askoz ere konplexuagoa denez, BJAn tabulazioak egiteko eta emaitzak lortzeko jasotzaileak kalkulatzeko prozedura konplexuagoa egin da eta guztizkoen eta ehunekoen zerrenda zabal bat txertatu da kalibraketa-prozedura gauzatzeko.

LMEan, ordea, dagoeneko definituta dagoen hurbilketari eutsi zaio, hurbilketa horrek, afiliazioaren eta erregistratutako langabeziaren zifretara egokitzeko alderdiei dagokienez izan ezik, BJAn baino laginketa-aldagai konplexuagoak eta zabalagoak baitzituen.

LMEaren laginaren egokitzea, ordea, BJAren oinarrizko zifretara egokitzeko azken helburuak baldintzatzen du. Egokitzeko prozesuaren oinarrizko baldintza da eta ustiapen-prozeduraren aurretik gauzatu behar da.

Itzuli

Galde-sortak

Lan Merkatuaren Erroldaren galde-sortak

itzuli

Zabalkundea

Argitalpena:

Lan Merkatuaren Errolda - Eskaintzaren taula estatistikoak

Lan Merkatuaren Errolda - Eskaintzaren emaitzen txostenak

Maiztasuna:

Urterokoa (urte olinpikoetan izan ezik)

Datu zabaltzeko bestelakoak:

Eskaera bidez:

Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Kontaktua: Estatistika Organoa

itzuli

Azken aldaketako data: 2016/04/18