Kultura-industriak nazioartekotzeko ereduak

Atala

Txosten honen bitartez euskal kultura-industrien nazioartekotze-politikari buruzko orientabidea eskaintzea da gure asmoa. Horretarako, lehenik, gaur egungo egoerari buruzko datu nagusiak bildu eta aztertu ditugu.

Bigarrenik, nazioarteko esperientziak aztertu ditugu eta esperientzia horien ezaugarri nagusiak bildu. Ez dugu esperientzien katalogo bat egin nahi izan, ez eta esperientzia bakoitza zehatz-mehatz deskribatu; gure asmoa egoera orokorraren berri ematea da, geure estrategia finkatzen laguntzeko.

Azkenik, egindako ikerketan oinarrituta, geure estrategia zehazteko unean funtsezko iruditu zaizkigun hainbat alderdi aipatuko ditugu. Alderdion inguruko erabakiak hartzen dira, eta erabaki horiek gerora garatuko diren politikak baldintzatuko dituzte.

Kultura-industriak nazioartekotzeko ereduak - 2013 [pdf, 1.2 MB]

Euskadi, auzolana