Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Donostialdea LPPri hasierako onespena eman zaio

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko martxoaren 27ko Aginduaren bidez, hasierako onespena eman zaio Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialari (Donostialdea-Bidasoa Beherea), eta 2015eko martxoaren 30eko EHAAn argitaratu da. Dokumentu berri hori aurkeztu da, 2015eko martxoaren 30etik 2015eko azaroaren 15era artean entzunaldia eskaini eta jendaurrean jartzeko. (215eko abuztuaren 11a EHAA)

Proposamen hori garai berrietara egokitu beharrak ekarri ditu dokumentu berri honetan jasotako berritasun nagusiak. Horrela, hainbat azpiegitura handi utzi dira alde batera, hala nola Pasaiako kanpoko portua, Hondarribiko aireportua handitzea edo egungo A-8 autopistaren bigarren saihesbidea luzatzea. Bestalde, hiria hedatzearen kaltean, lehentasuna eman zaio dagoeneko eraikita dagoen hiria birgaitzeari, lurralde-antolamendu jasangarria bermatzeko.

Jendaurrean egoteko epe horretan zehar, Lurralde Plan Partzialaren dokumentu berritua honako leku hauetan egongo da ikusgai:

Aurrez aurre:

Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.
Donostia kalea 1, 2.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.
Intxaurrondo kalea, 70.
20015 Donostia

On-line:
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web-orrialdean, eta Irekia komunikazio-kanalean.

Halaber, aditzera ematen da Aurkezpen-jardunaldia antolatu duela Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Donostiako Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialaren dokumentu berritua aurkezteko (Donostialdea-Bidasoa Beherea). Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:Eguna: 2015eko apirilaren 15ean

Ordua: 10:00etan

Tokia: Carlos Santamaría Zentroko Entzunaretoa (EHU)

Gipuzkoako Campusa

Elhuyar Plaza, 2

20018 Donostia

 

 

Azken eguneratzea: 2015/11/09