Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2018ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Antzina azokak baserritarren topaleku ziren, eta haietara nekazariak eta artzainak jaisten ziren euren generoa saltzera eta gizartearekin harremanetan jartzera; gaur egun, berriz, esan daiteke feria horiek gehiago direla gizarte urbanoaren jaitsiera, galdutako nekazari ingurunearen bila.

Eta bilaketa horrek berriz elkartu ditu hiriko eta baserriko gizartea, haurrentzat zein helduentzat esperientzia interesgarriz betetako jai batean; non gure baserrietako animaliak eta landareak erosi ahal dituzten, bertako elikagaiak dastatu, erromerien jai giroaz gozatu, gure artisauen eskuek nola lan egiten duten ikusi eta gure despentsak Euskadiko kalitatezko elikagai zoragarriz bete…


Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoka nagusien zabalkundea egiteko helburuarekin, argitaratzen da 2018. urterako katalogo berria.

Bila ezazu liburuxkan zure agendara ondoen egokitzen diren azokak eta zatoz gure lurreko produktuez gozatzera! 

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2018

Azoken bilatzailea lurralde historikoz

Azoka berriak edo data aldaketak:


* Ortuellako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren data aldatu da, apirilaren 8tik apirilaren 15era, igandea, pasatuko da, ordutegi arruntan.

* Maiatzaren 6an, igandean, Areatzan Ganadua eta Artisau azoka ospatuko da. Areatzako Udalak eta Upokolupetza Abeltzainen Elkarteak antolatzen  dute azoka hau.

* Hernialden maiatzaren 13rako programatuta zegoen nekazaritza eta eskulangintza azoka azkenik ez da ospatuko.

* Ortuellako Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren data aldatu da, apirilaren 8tik apirilaren 15era, igandea, pasatuko da, ordutegi arruntan.

* Ekainaren 25eko Eibarreko azoka gastronomikoa ez da ospatuko.

* Mungiako Baserritarren eguna, ekainaren 24rako progamatuta zegoena, azkenean uztailaren 1ean ospatuko da.

Azken aldaketako data: