Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

- Erlijio-aniztasuna

Erlijio- eta kultu-askatasunerako eskubidea gure barne-araudian ez ezik, giza eskubideei buruzko nazioarteko arau sorta zabalean errekonozitutako giza eskubideetako bat da.

Gainera, Eduardo Ruiz Vieytez doktoreak dioen bezala «erlijioaren fenomenoa ez da desagertu Euskadikoa bezalako gizarte garatuetan, aldiz, birkokatu eta eraldatu egin da, dibertsifikazioaren bitartez». Euskal gizartean erlijio-aniztasuna gero eta elementu garrantzitsuagoa da; hori dela-eta, gero eta behar handiagoa dago alor publikoek aniztasun hori behar bezala kudeatzeko.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak hainbat ekintza eta ekimen bultzatu ditu, gure herrialdean bizi diren pertsona guztiek eskubide hori behar bezala balia dezaketela bermatzeko, inolako bazterkeriarik gabe.

Behatokiarekin sinatutako hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena du Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokiarekin, sortu zen urtetik, 2011tik, hain zuzen. Behatokia erlijio-aniztasuna alor publikotik kudeatu ahal izateko jakintzak transferitzeko tresna gisa jaio zen. Horretaz gain, orientazioa eskaintzen die herri-administrazioei indarreko arau-esparruari egokituko zaizkion kudeaketa-ereduak ezartzeko, eta erreferentzia-ataria izan nahi du ikertzaileentzat eta, bereziki, erlijio-aniztasunaren edozer dimentsiotara hurbildu nahi duen pertsona ororentzat.

Espainiako Erlijio Aniztasunaren Behatokiaren eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko Lankidetza Hitzarmena. (Hitzarmenerako esteka, PDF 577KB)

Azterlanak, gidak eta argitalpenak

Pluralidades Latentes, Minorías Religiosas en el País Vasco (1,24 Mb • PDF)

Estudio sociológico sobre la diversidad y tolerancia religiosa (2,17 MB - PDF)

Manual para la gestión municipal de la diversidad religiosa (3320 KB -PDF)

Guía para la gestión de la diversidad religiosa en cementerios y servicios funerarios(1797 KB-PDF)

Ikastaroak eta mintegiak

Erlijio-aniztasunaren kudeaketa publikoa. Aurkezten ari garen ikastaro hau Bilbon egin zen 2011ko azaroaren 10ean eta 11n, eta erlijio-aniztasuna tokiko esparrutik kudeatzearekin loturiko gai garrantzitsu eta bereziki interesgarriak landu zituen; horrez gain, kudeaketa publikoa antolatzeko printzipioak, gaitasunen azterketa, eta kudeaketa-ereduen ezagutza ere jorratu zituen.

Kontsultatu programa, (671 KB-PDF)

Erlijio-aniztasuna eta politika publikoak Euskadin. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatu zuen Erlijio-aniztasuna eta politika publikoak Euskadin mintegia, Bilboko Alhóndigako Lounge Bastida aretoan, 2011ko maiatzaren 27an. Erlijio-aniztasun gero eta handiagoari eta dinamikoari buruzko jakintza eta elkarrizketa sustatzeko foro horretan hogeita hamar bat pertsonak parte hartu zuten, gehienak immigrazioan eta giza eskubideetan adituak, eta eztabaida aberatsa sortu zen haien artean.

Euskadiko gizartean ezkutuan izan da aniztasun hori duela gutxira arte, baina, zalantzarik gabe, politika publikoen zenbait alderdi birplanteatzera behartzen gaitu. Errealitate hori dela-eta, ezinbestekoa da arduradun politikoek, administratiboek eta judizialek gure inguruko beste gizarte batzuetan auzi horiei buruz zer eztabaida eta proposamen dagoen jakitea. Bereziki, ezinbestekoa da berdintasun-ideiaren esanahiak eguneratzea, nortasun-aniztasun gero eta handiagoa duen esparru horretan.

Kontsultatu programa (417 Kb • PDF)

Kultu zentroei buruzko lege-proiektua

Azken aldaketako data:  2014/02/10