03. Industrializazio Plana 2014-2016.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Planak honako helburu hauek ditu:

a) Industriak euskal ekonomian duen garrantziari eustea eta garrantzi hori indartzea, produkzio-enpresen lehiakortasuna ahalbidetuko duen testuingurua sortuz.

b) Enpresa-proiektu bideragarriak berregituratzeko eta proiektu horiek bizirauteko prozesuak babestea beste Sail eta Erakunde batzuekin koordinatuz.

c) Industria-sarearen eskura dauden finantziazio-iturrien eta -tresnen hornidura indartzea eta dibertsifikatzea.

d) Beren potentzial berritzailearengatik, beren balio erantsiarengatik eta Euskadin enplegua sortzen dutelako inpaktu handikoak diren industria-proiektuak gordetzea.

e) Euskal ekonomia gehiago irekitzea kanpora.

f) Euskal ekonomiaren lehiakortasuna indartuko duten balio erantsiko atzerriko jarduera eta inbertsio berriak erakartzea.

g) Industria- eta teknologia-garapena sustatzea etorkizuneko energia-eremuetan, Euskadik lehiarako gai diren abantaila iraunkorrak sortzeko aukera izango duen eremuetan.

h) 3E2020 Energia Estrategian definitutako energia-politika ezartzea.

Aurrekariak

Industrializazio Planaren aurrekari hurbila 2010/2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Plana da. Azken Plan horren helburua balio erantsi handiko ondasunen eta zerbitzuen produkzio iraunkorrean oinarritutako hazkunde ekonomikoa babestea zen.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 20. artikulua).

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Ezaugarri hauek dituen plan batek zalantzarik gabe eskatzen du intereseko taldeek eta gizarte-eragileek ez ezik, orokorrean herritarrek ere ekarpenak egitea. Planak, egiteko prozesuan nahiz plana gauzatzeko denboran, herritarrek parte hartzeko bideak hartuko ditu kontuan, alderdi hori bere ekimen nagusietako bat izanik.

 

Eraginak

Araudian eragina

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 20. artikuluak honako hau xedatzen du:

“Industriako eskumena daukan sailak industria-jarduerari buruzko lau urteko plan estrategikoak egingo ditu. Planak erakundeen artekoak izango dira eta gaiarekin zerikusia duten gizarte eta ekonomia eragile guztiek hartuko dute parte. Gai hauek jorratuko dituzte planek: lege honetan aurreikusten diren industria-politiken diagnostikoak, printzipioak, helburuak, politikak, baliabideak, finantzaketa eta ebaluazioa. Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio plan horiek, eztabaida ditzan, eta haien betetze-mailari buruzko ebaluazioa egingo da aldian-aldian.

Antolamenduan eragina

Industrializazio Planak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean du eragina, baita honako erakunde hauetan ere:

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa: “Energiaren Euskal Erakundea/Ente vasco de la Energía” (EEE /E.V.E.), azaroaren 24ko 9/1982 Lege bidez sortua.
  • “Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua /Sociedad de Promoción y reconversión Industrial” (ISEB / S.P.R.I) sozietatea, ekainaren 10eko 57/1981 Lege bidez sortua, eta SPRI Taldeko Sozietateak.
  • Sprilur.
  • Teknologia-parkeak.
  • Arrisku Kapitaleko Sozietatea.
  • Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak

Era berean, Ogasun eta Finantza Sailaren eta horren elkarren bermerako sozietateen (Elkargi eta Luzaro) hainbat jardunetan eragiten du finantza-erakundeekin hitzarmenak sinatzean eta abalen lineak ezartzean, ETEek finantziazioa lor dezaten ahalbidetuz.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

90 M € urtean, SPRI Taldeari dagozkionak barne.

Erakunde harremanetan eragina

Industrializazio Planean Foru Aldundiek hartzen dute parte.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2014 - 2016
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko ildo estrategikoak eta ekonomikoak egitea.2013/02/012013/07/15Amaituta
2. fasea.:Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza.2013/02/012013/11/21Amaituta
3. fasea: Plana egitea.2013/11/212014/03/18Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea.2014/03/192014/04/09Amaituta
5. fasea: Plana Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea.2014/04/102014/04/30Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Planak berezitasuna ematen dio planaren gauzatzeari buruz egingo den jarraipen- eta ebaluazio-prozesuari; izan ere, jardun hori plangintza-prozesu ororen ezinbesteko edukitzat hartzen da.

Aurreikusten da planaren jarraipena (urtean behin egingo da) eta ebaluazioa Industria Sailburuordetzaren Zuzendaritzek gauzatuko dituztela, Sailburuordetza horrek, halaber, erabaki du planaren garapenaren ebaluazioaren etengabeko dinamika ezarriko duela bere jardun-ardatz nagusien inguruan; horretarako, aldizkako ebaluazio-mekanismoez baliatuko da. Mekanismo horiek bi unetan zehaztuko dira:

            -Tarteko ebaluazioa. 2014. urtearen amaieran.

            -Azken edo ex post ebaluazioa. Plana amaitutakoan, 2017. urtean.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2015/07/29

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2017/06/30
Azken aldaketa::2016/09/30