Lehendakaritza

Aurkezpena

Euskal Soziometroak

Ikerketa sorta honi 1996an ekin zitzaion euskal gizartearen egoeraren argazkia egin nahian. Atal komun batean jarrera politikoak eta egoeraren balorazioa jasotzen ditu; eta beste atal batean edo bat baino gehiagotan, bestelako gaiak.

Gazteen Argazkiak

Euskal gaztediak era askotako gaien inguruan duen iritzia zehatz-mehatz aztertzeko 1997an hasitako ikerketa seriea da. Datuak Euskal Soziometroetako datu multzokatuetatik (urterokoak eta bi urterokoak) jasotzen dira.

Ikuskerak

EAEko emakume eta gizonen iritzien arteko aldeak aztertzeko 2007an hasitako ikerketa seriea da.

Beste ikerketak

Orotariko gaiak analizatzen dituzten baina aipatutako bildumen parte ez diren azterketak.

Iritziak

EAEko egoera soziopolitikoaren jarraipena egiteko seihilabetekaria. Sei hilabetetan zehar batez ere telefonoz egindako ikerketen emaitzak jasotzen ditu.