Paisaiaren Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak.

[paisaiaren ekintza Ppanak prestatzeko diru-laguntzak 2017]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Paisaiarako Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak ezartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko+deialdia iragartzea. Lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira diru-laguntzok.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

-Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

Paisaiaren Ekintza Planak idazteko zerbitzu-sarien % 90 lagunduko da diruz, planeko 30.000 euro gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. BEZa edo bestelako zergak ez dira inolaz ere diruz lagunduko.

-Diru-laguntza esleitzeko, 9. artikuluan jasota datorren kudeaketa-organoak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

a) Aurkeztutako Ekintza Plana 2.3 artikuluan ezarritako irizpideei egokitzea: 6 puntu.

Horretarako, lehentasuna izango dute aipatu artikuluan zehazten diren ordena berean:

    • Gehienez 6 puntu a.1) irizpidearentzat.
    • Gehienez 6 puntu a.2) irizpidearentzat.
    • Gehienez 3 puntu a.3) irizpideak.
    • Gehienez 2 puntu a.4) irizpideak.
    • Gehienez 2 puntu b.1) irizpidearentzat.
    • Gehienez 2 puntu b.2) irizpidearentzat.
    • Gehienez 2 puntu b.3) irizpidearentzat.

b) Ekintza Planaren eta ekintzen bidez lortu beharreko helburuak: 2 puntu.

c) Eragile publiko nahiz pribatuen eta herritarren parte-hartze prozesua diseinatzea: 2 puntu.

 

- Gehienezko epeak honako hauek dira, hain zuzen ere:

a) 2016ko azaroaren 15a baino lehen:

    • Diagnostikoaren agiria, agindu arautzailean 2.2 artikuluan aipatzen dena.

b) 2017ko azaroaren 15a baino lehen:

    • Paisaiaren Ekintza Plana, agindu arautzailean 2. artikuluan aipatzen dena.
    • Ordaindutako zerbitzu-sarien egiaztagiria.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren heren bat, 18.1.a) artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren.
  • Bigarren ordainketa, azkena, emandako diru-laguntzatik jasotzeko dagoen zenbatekoari dagokiona, diru-laguntza justifikatu ondoren; horretarako, 18.1.b) artikuluan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT EDO ARABAKO UDALERRIEN KONTZEJU BAT IZAN BEHAR DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala edo Arabako udalerrien kontzejua izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Arabako Herri-Batzarrak

Eskakizunak:

  • Arabako Lurralde Historikoko Herri-Batzarra izatea

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Aurreko urteko deialdian laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.

Tfnoa: 945.01.99.19

e-maila: m-mendizabalcondon@euskadi.eus, i-amondarain@euskadi.eus


 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029702

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk