Hezkuntza Saila

Laguntza-zerbitzuak

Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroak

Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen xedea da medikuaren aginduz ospitale batean dagoelako, etxean suspertzen dagoelako edo programa terapeutiko-hezigarri batean dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duten ikasleei hezkuntza-mailako laguntza eskaintzea. Zentro hauen eginkizunak, abenduaren 26ko 266/2006 Dekretuan (2007-01-05eko 4 zbk EHAA) zehazten dira.

Hiru esparrutan antolatzen dute beren funtzionamendua

  1. Ospitaleko laguntza-esparrua, hau da, Autonomia Erkidegoko zenbait ospitaletan garatzen diren hezkuntza-mailako laguntza-gelak biltzen dituena.
  2. Etxeko laguntza-esparrua, xedea duena medikuaren aginduz etxean ospitale-erregimenean dagoelako edo etxean suspertzen dagoelako erregularki bere ikastetxera joaterik ez duen ikasleari arreta eskaintzea
  3. Arreta teraupeutiko-hezigarriaren esparrua, Eguneko Unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Sarearen eta hezkuntza-sistemaren arteko lankidetzatestuinguruetan

Ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako eta arreta terapeutikoa eta hezkuntza-arreta emateko lurralde zentro bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean

Baliabideak

Ana García de Motiloa irakasleak sortutako I.K.T. baliabideak

Bilduma: Ospitalerako ipuinak

  • 5 Papagai (ipuina eta gida didaktikoa). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr) (ar) (en)
  • Ospitale Handia (Lehen Hezkuntzarako 5 ipuin, Helburuak, edukiak eta jarduerak eta gida didaktikoak). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr) 
  • Samanta, manta arraina (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (fr) (en)
  • Arturo, kanguru txikia (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (en) (fr) (ar)
  • Alaia Elaia (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es) (cat1) (cat2) (ga)
  • Zesar eta mahai-futbol magikoa (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)
  • Elefantxuri (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)
  • Danel eta parke misteriotsua (ipuina). Hizkuntzak: (eu) (es)