Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana (LAP)

Hezeguneen Lurraldearen Arloko Planak (LAP) hezeguneek garrantzia handia dutela jasotzen du, bertako prozesu hidrologiko eta ekologikoak direla eta. 

Hezeguneen LAParen antolamendu-helburuak hauek dira:

  1. Hezegune bakoitzaren balio ekologikoak, paisajistikoak, produktiboak eta zientifiko-kulturalak kontserbatuko direla bermatzea.
  2. Degradatuta dauden hezeguneetako ingurune naturala hobetu, berreskuratu eta birgaitu dadila ahalbidetzea.
  3. Natur baliabideei balioa ematea ahalbidetuko duten ekintza-lerroak finkatzea.

 

Hezeguneen garapena ezagutzeko eta, hala dagokionean, beharrezko babes-neurriak adierazteko asmoz, EAEko Hezeguneen Inbentarioa sortu da, hezeguneei buruzko informazioa eman eta haiek zaintzeko izaera irekiko tresna gisa.

  • I. multzoa. Gaur egun natur gune babestutzat jotzen diren hezeguneak, nahiz parke naturalak nahiz biotopo babestuak izan. Urdaibaiko Biosfera Erreserba ere hemen sartzen da.

  • II. multzoa. Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko legeriari jarraiki hirigintza-plangintza bereziak babesten dituenak, edo hezeguneen LAPek xehetasunez antolatutako hezeguneak.

  • III. multzoa. Inbentarioan jasota dauden eta aurreko multzoetan agertzen ez diren gainerako hezeguneak biltzen ditu. Hegune horiek ez daukate ez antolatzeko tresnarik, ezta arautzeko tresnarik ere.

  • 160/2004 DEKRETUA (leiho berri batean irekitzen da), uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana Behin Betiko onartzen duena. GEHIGARRIA (leiho berri batean irekitzen da)
  • 231/2012 DEKRETUA (leiho berri batean irekitzen da), urriaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzeko Dekretua aldatzeko dena
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 3koa (leiho berri batean irekitzen da), Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Inbentarioa aldatzen baita
     

Azken aldaketako data: