Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura eta funtzioak

11. Legealdia (2016-2020)
Inprimatu

Titularra: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio

 

ORGANIGRAMA
GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNUA  
  Zerbitzu Zuzendaritza Juan Mª Zubeldia Arrieta
  Kabineteko eta Komunikazioko Zuzendaritza M.ª Tatiana Begoña González San Sebastiaán
  Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza Peru Bazako Atutxa
  Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Juan Antonio Arieta-Araunabeña Ibarzabal
  Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza Elixabete Echanove Landajuela
  Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza Javier Bikandi Irazabal
  Araubide Juridikoaren Sailburuordetza Sabino Torre Díez
  Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritza  Begoña Pérez de Eulate González
  Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza Xabier Unanue Ortega
  Auzibide Zuzendaritza Alberto Saiz Garitaonandia
  Funtzio Publikoko Sailburuordetza Andres Zearreta Otazua
  Funtzio Publikoko Zuzendaritza Juan María Barasorda Goicoechea
  Lan Harremanen Zuzendaritza Izazkun Urien Azpitarte
  Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea
  Informatika eta Telekomunikazioetako Zuzendaritza Xabier Patxi Arrieta Goiri
  Baliabide Orokorren Zuzendaritza Fernando Uriondo Ispizua
EGINTZA ARLOAK

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari:

  1. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta erakunde arteko harremanak eta komunikazioak.
  2. Autonomiaren garapenerako politika eta, xede horretarako, sailen jarduerak koordinatzea.
  3. Jaurlaritzaren Idazkaritza.
  4. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  5. Funtzio publikoa, administrazioaren antolamendua eta langileen araubide juridikoa eta ordainsariei buruzkoa.
  6. Administrazioa modernizatzeko eta berritzeko prozesua bultzatu, zuzendu eta koordinatzea, bai eta administrazio eta gobernu elektronikoak eta gardentasun-politika ere.
  7. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.
  8. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.
  9. Eusko Jaurlaritza eta haren organoak auzietan ordezkatu eta defendatzea.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, aldatzea eta garatzea.
  11. Toki Administrazioaren arloan legeek eta erregelamenduek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten administrazio-egitekoak burutzea. Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.
  12. Euskal administrazio publikoen antolamendu- eta prozedura-araubidea, eta Euskal Gobernantza Publikoa aplikatzeko eredua diseinatzea politika publikoak zehaztu eta gauzatzerakoan.
  13. Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko araubide orokorra, hartara eragotzi gabe sailek, beren sektore-esparruan, horiekiko izan ditzaketen harremanak.
  14. Hainbat sailetarako diren zerbitzuak eta argitaratze-jarduera.
  15. Informazio- eta telekomunikazio-sistema korporatiboak.
  16. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  17. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

 

2.– Sail honi atxikitzen zaizkio: «Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Administración Pública (HAEE/IVAP)» administrazioko erakunde autonomoa; Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa; eta «Itelazpi, S.A.» eta «Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE)» sozietate publikoak.

ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK

2.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan, honako organo hauek:

  1. Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 48.2 artikulukoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 6tik 8rako artikuluetan araututa dagoena.
  2. Fundazioen Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 61. artikulukoa.
  3. Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen eta haren Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren bidez arautua –2000ko azaroaren 13ko Aginduaren bidez argitaratua–.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako lanpostuen Balorazio Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortzeko apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez sortua eta arautua.
  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzuak egin zituzten langileen eskubide profesional eta pasiboak aplikatzeko Batzordea, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretuaren bidez arautua, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langileriaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako Idazkera onartzekoa, eta irailaren 19ko 193/1983 Dekretuaren bidez garatua, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari zerbitzu egindako lanarien lanbide eta gozamen-eskubideak betebidera daitezen sortutako Batzordearen osakerari buruzkoa.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuaren bidez sortua.
  7. Koordinazio Juridikoaren Batzordea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 16. artikulukoa.
  8. Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarriaren bidez sortua, eta zeinaren estatutuak urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez onartu ziren.
  9. Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83. artikuluaren bidez sortua.
  10. Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordea, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzko irailaren 13ko 128/2016 Dekretuaren bidez sortua.
  11. Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra, Gobernu Kontseiluak 2016ko irailaren 6an egindako bilkuran onartutako eta Erakunde Harremanetarako sailburuordearen irailaren 6ko 13/2016 Ebazpenaren bitartez argitaratutako Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren bidez sortua.
  12. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa atxikitzen zaio, Administrazioaren egitura hierarkikoan integratu gabe, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko nagusiak mendean dituen organoari, Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legean xedatu bezala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia onartzeko irailaren 12ko 167/2006 Dekretuan xedatu bezala.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere egongo da, sailaren politika orokorra planifikatu eta koordinatzen laguntzeko. Kontseiluaren parte izango dira sailburuordeak, Zerbitzu zuzendaria, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria eta, landu beharreko gaiaren arabera, bileran parte hartzeko sailburuak deitzen dituen saileko beste goi-kargudunak edo pertsonak.

ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) administrazio-erakunde autonomoa, Funtzio Publikoko Sailburuordetzaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Lege-Jaurpideari buruzko uztailaren 27ko 16/1983 Legean ezarritako moduan.
SOZIETATE PUBLIKOAK
  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea / Sociedad Informática del Gobierno Vasco, S.A. (EJIE).
  • Itelazpi, S.A.
ERREGISTROAK
  1. Elkarteen Erregistroa
    •  145/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua (EHAA 162; 08-08-27).
    •  146/2008 Dekretua, uztailaren 29koa, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua (EHAA 162; 08-08-27) .
    •  7/2007 Legea, ekainaren 22koa (EHAA 134; 07-07-12).
  2.  Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza
    •  9/2016 Legea, ekainaren 2koa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa (EHAA 111; 2016-06-13).
    •  100/2007 Dekretua, ekainaren 19koa,  Fundazioen Babeslaritzaren Erreglamendua (EHAA 188; 07-09-28).
    •  101/2007 Dekretua, ekainaren 19koa , Fundazioen Erregistroa (EHAA 188; 07-09-28).