ALVARO AMANN RABANERA


    Gasteizen 1949ko martxoaren 17an jaio zen. Ezkonduta dago eta hiru alaba ditu.

    Madrilgo Arkitektura Goi-mailako Eskola Teknikoan Arkitekturan Lizentziatua. Donostiako Arkitektura Eskolan Doktoretza ikastaroak egin zituen. Gabinete pribatu batetan lantzen du bere ogibidea.

    1981ean, Olaguibel Arkitektura Sarian ohorezko aipamena izan zuen. 1983an, Sansomendi eta Arantzabela Ikastoletan burututako lanengatik aipatutako domina eskuratu zuen.

    Eusko Ikaskuntzako osoko-bazkidea da.

    1990tik Eusko Legebiltzarkidea.

    Arabako Foru Aldundian Hirigintza eta Arkitektura Diputatua 1987tik 1991ra arte.

    A.B.B.ko burukidea, Sektore-Politiken arduradun gisa izan zen 1992tik 1996ra arte.

    Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailburua VI. Legegintzaldian.

 

Azken eguneratzea: 2005/09/27