Kultur Politikei buruzko Nazioarteko I Biltzarran - Egitaraua





Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Fonografikoaren Egoerari buruzko Azterketa

Sektore fonografikoak Euskadin bizi duen egoera eta izan duen bilakaera (2000-2004) ezagutzea izan da azterketaren helburua. Modu horretan, gai kritikoen diagnosia abiapuntutzat hartuta, datorren urteetan sektoreak izango duen garapena hobetzen lagunduko duen hausnarketa estrategikoa egin nahi izan da. Azterketa egiteko galdera-sorta banatu da, eta elkarrizketak egin zaizkie diskogintzako enpresei, grabaketa-estudioei, musika-argitaletxeei, banaketa-enpresei eta salmenta-guneetako arduradunei. Ekimen horien bidez bildutako datuei esker, jarduera fonografikoak Euskadin dituen produkzio-, banaketa- eta salmenta-prozesuak aztertu dira, eta sektoreko diskogintzako enpresek bizi duten egoera ekonomikoaren berri jaso da. Azkenik, azterketa-lanak sektorean kritikoak diren gaiei buruzko diagnosia egiten du, eta hausnarketa estrategikotik sortutako jarduera-ildoak proposatzen ditu.