LAN-EGUTEGIA

Agiri-ereduen bankua

Urteko egutegia

Atal honetan, urteko egutegia ageri da, eta bertan, lanegunak eta jaiegunak adierazten dira, eta txandak egonez gero, horiek ere bai.

Hilen izenak osorik idazten dira:

Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua

Asteko egunak, ordea, hauek laburdura bidez adierazten dira:

Astelehena: al.
Asteartea: as.
Asteazkena: az.
Osteguna: og.
Ostirala: or.
Larunbata: lr.
Igandea: ig.

Bestalde, jaiegunak adierazteko gorri kolorea erabiltzen da, eta, txandarik egonez gero, horiek adierazteko koloreak enpresak berak erabakiko ditu.

Azken eguneratzea: 2007/03/13