Gutuna: Kexa adierazi / kexa bati erantzun

Agiri-ereduen bankua

Erantzunaren euskarazko adibidea

 

Maribi Lauzirika Suberbiola
Merkatondoa 21, 4.A
31200 Lizarra
KEXARI ERANTZUNA: ISTAMBULERAKO BIDAIA

Maribi Lauzirika andrea:

Zure kexa gutuna eta bertan erantsitako dokumentuak aztertu ondoren, esan behar dizugu izugarri sentitzen dugula gurekin kontratatutako bidaia espero bezain ondo ez suertatzea.
Gure agentzian abuztuaren 1ean sinatu zenuen kontratuaren 14. klausulan argi eta garbi zehazten zen, lotutako hotelean (Asian Hotela) lekurik egon ezean ezaugarri antzekoak dituen beste batera eramango zintugula. Hala ere, oso ondo azaltzen duzun moduan, egon zinen hotela (Magestic Hotela) bi izarrekoa da, eta ez hirukoa, zehaztu genuen bezala.

Gure hornitzaileekin harremanetan jarri ondoren, jakin izan genuen aste horretan gas istripua gertatu zela hotel gune horretan eta lau hotel itxi behar izan zutela. Asia Hotela izan zen itxi behar izan zuten horietako bat. Hortaz, uneko arazoei aurre egiteko ez zen beste aukerarik egon. Berriz ere, izugarri sentitzen dugula esan beharra daukat.
Telefonoz esan genizun bezala, eragindako kalteen ordainetan, bidaiaren zenbatekoaren %50 itzuliko dizugu. Horretarako, agentziatik berriro pasatzeko eskatzen dizugu.

Gure azalpena ulertuko duzuelakoan; adeitasunez , agur.

Bilbao, 2006ko irailaren 22a

sinadura

Aida Cabrero Tasio
TOURIST bidaiak
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzu burua

 

Azken eguneratzea: 2006/12/27