IKASBIL atarian 2019ko lehen hiru hilekoan argitaratutako ikasmateriala

ikasbil ataria

11 de abril de 2019

IKASBIL ataria da HABEk euskara ikasten eta irakasten ari direnei ikasmaterialak eskaintzeko zerbitzua. Bertan milaka material aurki daitezke behar desberdinei erantzuteko. Materialak ezaugarritzeko deskriptore sistema aberatsa dago erabiltzaileak behar duena erraz aurki dezan.

Erantsitako dokumentu honetan daude 2019 urteko lehen hiru hilabeteetan IKASBIL atarian argitaratu diren material didaktikoen zerrenda eta hauek eskuratzeko estekak.

Ikasmateriala hau bi arlotan dago banatuta:

  1. Jarduerak. Ikasgelan edota bakarka egiteko sekuentzia didaktikoak dira, hainbat ariketaz osatuak. Bakoitza bi formatutan eskaintzen da; pantailan egiteko html moduan eta inprimatzeko pdf artxibo moduan. Bertan daude txertatuta testuak, audioak, bideoak, instrukzioak eta erantzunak.
  2. HABE aldizkari elektronikoko artikuluak. HEOCaren arabera mailakatutako artikulu idatzi, bideo eta entzungaiak dira, HABEk berariaz garatu dituenak euskara ikasten ari den komunitateari eskaintzeko.

Anexo