Bertsolaris e investigadores vascos en Reno

  • Bertsolaris e investigadores vascos en Reno
Mintzola

  • Fecha17 de Enero
  • Temática Artes escénicas

Jone Miren Hernandez, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran Estatu Batuetako jardunaldietan izango dira parte hartzen, Renoko Euskal Ikergunearen eta Mintzola Ahozko Lantegiaren eskutik.

Urtarrilaren 29tik otsailaren 3ra National Cowboy Poetry Gathering izeneko topaketak gauzatuko dira Elkon, Nevadan, The Western Folklife Centerren eskutik. Topaketa horren baitan antolatu ditu Renoko Euskal Ikerguneak (Center for Basque Studies) Bertsolaritza eta emakumea, marjinazioa eta ahalduntzea izeneko jardunaldiak, Mintzola Ahozko Lantegiaren laguntzarekin. Jardunaldi horietan hartuko dute parte Jone Miren Hernandez ikertzaileak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ikertzaile eta bertsolariek. Topaketetan euskal kulturarekin eta bertsolaritzarekin lotura duten beste zenbait ekintza ere egingo dira: besteak beste, Bertsolari ikus-entzunezkoa eskainiko da.

Jardunaldiak apailatzeko ideia 2016ko uztailean sortu zen, Mintzolak antolatutako Europa bat-batean kulturen arteko topaketan. Aurrerantzean auzolanean segitzeko asmoa dugu Renoko Euskal Ikerguneak eta Mintzolak, nola kantu inprobisatuaren Kulturartea Maparen egitasmoan hala kantu inprobisatuari buruzko jardunaldi edota argitalpenen sustapenean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente