?La mezcla entre electrónica y swing es el elemento que predomina en el primer disco de Anita Parker?

  • ?La mezcla entre electrónica y swing es el elemento que predomina en el primer disco de Anita Parker?
    Iñaki Bengoak, Jon Zubiagak, Olatz Anduezak eta Ane Martinezek osatzen dute Anita Parker. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Berria

  • Fecha17 de Noviembre
  • Temática Música

Elektronika eta swing nahasketa da nagusi Anita Parker taldearen estreinako diskoan
 
«Nor da Anita Parker?», galdetu zuten askok izen hori euskal musika eszenan agertu zenean. Ingelesezko izenak eta misterioa argituz joateko emandako ogi apurrek espektatiba hasi baino ez zuten egin. Azkenean, hilabeteko itxaronaldiaren ostean, Anita Parkerrek eman du bere burua ezagutzera, eta izen horren atzean ez dago pertsona bakarra, anitzen arteko proiektua baizik.

Anita Parker egitasmoa berria da, baina bera osatzen duten taldekideek eskarmentu handia dute musika munduan. Gose taldeko kide izandako Iñaki Bengoak eta Jon Zubiaga Osoron-ek, Skalariak taldean aritutako Olatz Anduezak eta Ane Martinez Zangok osatzen dute laukotea. Taldekideen esanetan, «gauza asko» aurkitu daitezke Anita Parkerren musikan, baina, «bereziki, swinga eta elektronika nahasten dituen abesti dantzagarriak».

Electro-Swing estiloa ardatz, euskarazko sei abestiz osatutako Anita Parker (Mauka) estreinako lana aurkeztu zuten, atzo, Bilbon. Zuzeneko kontzertuetarako gorde dituzten beste sei abestik osatuko dute abiatu berri den taldearen abesti bilduma. Udan grabatu zuten diskoa Arrasateko (Gipuzkoa) Shot estudioan, eta irailean masterizatu Jonan Ordorikaren laguntzarekin. Taldekideen esanetan, diskoa «laburra da, eta labur geratzen da». Erritmo biziko abesti alai eta jai girokoek «gehiagorako grina» piztuko dutela azaldu zuten.

Leer información completa en el sitio web de la fuente