Beste Hitzak Eneko Aizpurua es el cuarto escritor vasco elegido para la residencia

  • Beste Hitzak Eneko Aizpurua es el cuarto escritor vasco elegido para la residencia
Beste Hitzak

  • Fecha22 de Septiembre
  • Temática Literatura

Urrian abiatuko da Herbehereetako Frisia eskualderantz.

Hautaketa batzordeak, 2017ko irailaren 18an egindako bileran, Eneko Aizpurua Urteaga idazlea aukeratu du literatur sorkuntzarako programaren laugarren egonaldirako. Aizpuruak Ljouwert/Leeuwarden hirian egingo du egonaldia, 2017ko urritik abendura.

Egilearen hitzetan, "saiakeraren eta literatura fikzioaren, nobelaren arteko nahasketa da" garaile gertatu den proposamena. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkarteko ordezkariek osatu dute epaimahaia.

"Beste hitzak–Other Words" egitasmoak hizkuntza txiki eta gutxituetan idazten duten idazleentzat sorkuntza­egonaldien zirkuitu bat osatu nahi du Europan, eta horretarako zenbait herrialdetako bazkide sarea jarri du abian.

Honako herrialde eta erakunde/elkarte hauek dira Other Words ekimeneko bazkide: Donostia Kultura (Euskal Herria), Foras na Gaeilge (Irlanda), Association for Contemporary Art X-OP (Eslovenia), Youth Forum Bitola (Mazedonia) eta Ljouwert/Leeuwarden 2018 (Frisia, Herbehereak).

"Beste hitzak–Other Words" proiektua 2015–2019 tartean burutuko da.

Leer información completa en el sitio web de la fuente