La 24ª edición del Festival de Teatro de Humor de Araia-Asparrena ofrecerá 54 actuaciones

  • La 24ª edición del Festival de Teatro de Humor de Araia-Asparrena ofrecerá 54 actuaciones
    Argazkia: DEIA
deia.com

  • Fecha21 de Julio
  • Temática Artes escénicas

Araia-Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiak 24. aldia egingo du  aurten, eta Arabako 18 udalerritara helduko da. Araia-Asparrena  berriz izango da jaialdiaren egoitza nagusia, abuztuaren 11tik eta  15era bitartean, eta herriz herrikoa, aldiz, abuztuaren 5etik eta  27ra bitartean izango da. Guztira, 20 ikuskizun eta 54 emanaldi  izango dira.

Jaialdiak Araia-Asparreneko Udalaren laguntza dauka antolaketan,  eta Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa.  Koordinazioa eta produkzioa Porpol antzerki konpainiaren kontura da,  jaialdiaren aurkezpenean azaldu dutenez.
Esan bezala, Araia-Asparrena izango da berriz ere programazioaren  erdigunea, abuztuaren 11tik eta 15era, eta, berriz ere, jaialdiak  "bere adarrak hedatuko ditu Araban zehar", eta 18 udalerritara  iritsiko da abuztuaren 5etik eta 27ra bitartean.

Aurtengo edizioan hainbat berrikuntza izango dira. Horietako bi  jaialdiaren erdigunean izango dira, Araian bertan. Hasteko, jaialdia  hasi aurretik, zenbait eszena proiekturen lagin txiki bat izango da  uztailaren 28tik 30era bitartean Andra Mari aretoan. Hiru emanaldi  izango dira: "Ac Nun. Un ciprés en el desierto", Zurrunkateatrorena;  "Hot water", Parasite Kolektiboarena; "Jodidos amantes", Malkoa  antzerki konpainiarena.

Beste berrikuntza, aldiz, karpa baten azpian izango da. Brunette  Bross daniar konpainiak "Brunette Bross Circus" zirku ikuskizuna  eskainiko du, ironia, absurdu, eta umorez betea. Ikuskizuna Araian  egongo da ikusgai abuztuaren 11tik 15era.

Jaialdia, ohi bezala, Arrazpi Berri kiroldegian izango da, eta  hasi baino egun bat lehenago, abuztuaren 10ean, programaz kanpo, "El  juicio de Paca" obra izango da, duela mende erditik hona araiarrek  taularatzen dutena. Jaialdiari berari dagokionez, Txalo Produkzioak  taldeak "El tipo de la tumba de al lado" eskainiko du abuztuaren 11n;  ilMaquinario konpainia galiziarrak "Perplejo" 12an; Emilia Yagüe  Producciones-Kendosan konpainiak "Comedia multimedia" 13an; Tartean  Teatroa konpainiak "Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"  14an, eta, azkenik, Iñaki Miramon, Luis Varela eta Juan Gea  protagonista dituen "Héroes". 

2017ko Araiako egitaragua/ Pgrama de Araia 2017

Leer información completa en el sitio web de la fuente