Kirmen Uribe se hace con el Premio 2016 de 111 Akademia

  • Kirmen Uribe se hace con el Premio 2016 de 111 Akademia
    Kirmen Uribe recogerá el premio el próximo 11 de mayo. (Argazkia: kirmenuribe.eus).
111 Akademia

  • Fecha21 de Abril
  • Temática Literatura

Akademiakideek idazle ondarrutarraren Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria izendatu dute iazko obrarik gogokoena.

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izendatuta, Kirmen Uribek idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriak jasoko du 2016ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 17an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eta Pello Lizarralderen Elur bustia izan ziren bi finalistak, eta Uriberen lana suertatu da garaile.

Gauzak horrela, orain irabazleari saria ematea baino ez da geratzen. Maiatzaren 11n ospatuko da 2016ko 111 Akademiaren Saria ezagutzera emateko ekitaldia, Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean.

Leer información completa en el sitio web de la fuente