Dulantzin Asier Otamendik irabazi du, eta osatu dira Arabako Txapelketako hurrengo 3 finalaurrekoak


  • Fecha20 de Febrero
  • Temática Otros

Dulantzin, 1.itzuliko azken finalaurrekoan, Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena, 85 bertsozaleen aurrean. Inauterien ondoren 4.finalaurrekoa jokatuko da Legution.

Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Igande arratsaldean Dulantzin jokatu zen txapelketako 3.finalaurrekoa. Oholtza gainean, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean eta Lierni Altuna gai emailearen agindutara sei bertsolari, hurrengoak:

Ander Solozabal Kortabarria - Gasteiz
Izar Mendiguren Cosgaya - Legutio
Oihane Perea Perez de Mendiola
- Zalduondo
Asier Otamendi Alkorta - Gasteiz
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona - Zalduondo
Paula Amilburu Izargarai
- Aramaio

Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

  • Asier Otamendi, 237,5 puntu
  • Oihane Perea, 235,5 puntu
  • Paula Amilburu, 235 puntu
  • Ander Solozabal, 216,5 puntu
  • Izar Mendiguren, 199,5 puntu
  • Jon Ruiz de Pinedo, 188 puntu

Leer información completa en el sitio web de la fuente