02. EAE Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana

Helburuak

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana berdintasunaren arloan EAEko botere publikoen jarduera bideratuko duen ibilbide-orria da. VII. planaren helburua da emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko prozesuan aurrera egitea, bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialaren eremu guztietan. Horretarako, planak 4 jarduera-esparru ditu, ekintzak noruntz bidaratu behar diren zehazteko.

  • Gobernu ona euskal herri-administrazioetako antolakuntzan eta funtzionamenduan berdintasuna txertatzeko.
  • Emakumeen ahalduntzea, emakumeak eta neskak maila pertsonalean eta kolektiboan, zein sozialean eta politikoan ahaldundu daitezen laguntzeko.
  • Ekonomiak eta gizarte-antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko eta gizarte-eredu jasangarriagoa bultzatzeko.
  • Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak, prebentzioa landuz eta bizirik dirauten biktimei arreta integrala emanez guztiz indarberritu arte.

Aurrekariak

Gobernu Programak EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana lantzeko beharra adierazten du X. legealdian zehar gauzatu beharreko plan estrategikoen artean. VI. Planaren aurretik ere egin dira hainbat plan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, hala nola:

  • EAEko emakumeentzako ekintza positiboen plangintza. (1991-1994).
  • EAEko emakumeentzako ekintza positiboen II. plangintza (1995-1999).
  • EAEko emakumeentzako ekintza positiboen III. plangintza (1999-2004).
  • EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana (2006-2009).
  • EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana (2010-2013).
  • EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana (2014-2017).

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio, emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana osatzea, EAEko berdintasun-politikak bultzatzeaz, aholkatzeaz, planifikatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den organoa baita.

VII. Plana gauzatzeko Eusko Jaurlaritzako sail guztiek berdintasunaren arloan jarduteko beren planak eta programak egin eta onetsi beharko dituzte.

Gizarte-eragileek partizipazioa

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana gauzatzeko, prozesu ireki eta arautu bati jarraitu zaio 2017an zehar; prozesu horretan, hausnarketarako eta eztabaida politiko, tekniko eta sozialerako bideak eta uneak zabaldu dira. Eztabaida sozialaren kasuan, bereziki garrantzitsua izan da EAEko emakumeen elkarteen mugimendua VII. Plana prestatzeko prozesu osoan zehar.

Eraginak

Araudian eragina :

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15. artikuluak xedatutako lege-agindu bati jarraikiz sortu da VII. Plana. Artikulu horren arabera, legegintzaldi bakoitzean, Eusko Jaurlaritzak plan orokor bat onetsi behar du, eta horretan, euskal herri-aginteek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango dituzten jarduerak orientatzeko jarraibideak eta gidalerroak modu koordinatu eta orokorrean jasoko dira.

Antolamenduan eragina:

VII. Planean zehazten da Eusko Jaurlaritzak eta bere sailek, foru-aldundiek eta udalek esku-hartzearekin zer helburu orokor bete behar dituzten, elkarrekin eta koordinatuta, Berdintasunerako Legeak eskatutako jarduera-programen eta plangintzen bitartez.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

VII. Planak aurrekontu-eragin esanguratsua izango du haren hedatze operatiboan, EAEn toki, foru eta autonomía mailan 100 berdintasun-plan baino gehiago baitaude indarrean, eta horretarako aurrekontu-konpromisoari jarraipena eta ebaluazioa egingo dio Emakundek.

Beste jardueretan eragina:

EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Plana Eusko Jaurlaritzak XI. legealdirako onartutako Plan Estrategikoen Programaren barruan dago, bada, plana bera egiteak 145. konpromisoaren 4. ekimena gauzatuko du eta plana garatzeak herriaren 15 helburuetako bat lortzen lagunduko du, hau da, Euskadi Europan genero-berdintasunean aurreratuen dauden herrialdeen artean kokatzen.

Erakunde harremanetan eragina:

VII. Plana erreferentziako esparru programatiko batzuekin parekatzeko nahiaren emaitza da.

  • Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda (NBE)
  • Europar Batasunaren Konpromiso Estrategikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (2016-2019)

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2018 - 2021

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

Emakunde EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planari jarraipena egiteko eta hura ebaluatzeko organo eskuduna da.

Betetze-mailaren ebaluazioa: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan EAEko botere publikoek egindako jarduerari jarraipena egitean datza, eta informazioa biltzeko sistema mekanizatu eta telematiko baten bitartez egiten da. Aldizkako analisiak egiten dira urtero, eta VII. Planaren betetze-mailari buruzko azken ebaluazio bat ere egiten da.

Koherentziaren ebaluazioa: Metodologia kualitatibo baten bitartez garatuko da, eta EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken dimentsio kontzeptual eta errealari helduko dio, haren kalitateaz eta eraldaketa-ahalmenaz hausnartzeko.

Prozesuaren ebaluazioa: Ezarpen-prozesuan eta haren hedatze antolamenduzkoan eta operatiboan sakontzea du ardatz.

Inpaktua ebaluatzea: Sintesi estrategikoko adierazle-sistema baten bitartez, aztertuko da berdintasun-politikek nola eragingo duten politika horien hartzaile diren pertsonen eta kolektiboen egoera aldatzen, epe ertainera eta luzera. Sistema hori Genero Berdintasunaren Indizean oinarrituta definitu da, eta planaren beraren jarraipen-sistemekin eta indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko dauden baliabideekin osatu.

 

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: