01. Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020

Helburuak

Oraingo testuinguruan eta bizikidetzaren ikuspegitik, garrantzizko zereginak daude oraindik betetzeko: indarkeriaren amaiera ordenatua (ETAren armagabetzea ziurtatzea eta baieztatzea, eta desegitea, eta iraganari buruzko gogoeta kritikoa egitea), biktima guztiei errekonozimendua eta ordaina ematea, iraganaren memoria kritikoa, espetxe-politika, giza eskubideen inguruko erronka berriak…

Bost urte baino gehiago igaro dira ETAren indarkeriaren amaiera iragarri zenetik. Iraganaren zauriak itxi beharrean gaude, eta oraindik zintzilik dauden arazoak konpondu eta etorkizunari begira bizikidetza demokratikoaren kultura sendotu. Hau bezalako plan estrategiko bat beharrezko tresna da etorkizun hobeagoa lortzen laguntzeko.

ETAren berehalako armagabetzea bada indarkeriaren amaiera ordenatua lortzeko ezinbesteko giltzarria, plan honen asmoa da beharrezko giltzarri guztiak biltzea bizikidetza normalizatu eta memoriadun bat finkatzeko, aurretik egindako lanari jarraitasuna emanez.

Aurreko planak Bake eta Bizikidetza Plana zuen izena eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana izena hartu du oraingoak. Bakea, terrorismoak eta indarkeriak erasotako garai baten amaierari lotuta, atzean geratzen ari den agenda bat balitz bezala ikusten da orain gizartetik. Giza eskubideei lotutako bizikidetzak formulazio bat adierazten du eta, itxi gabe dauden erronkak ahaztu gabe, sortzen ari diren desafioetara hobeto egokitzea du helburu, beti aldakor eta ziurgabetasunez inguratuta ageri zaigun mundu honetan.

Aurreko planarekiko desberdintasun horiek agerian uzten dute Eusko Jaurlaritzak bere jardunean giza eskubideen ikuspuntua modu bateratuan eta sailen artean indartzeko dituen berariazko borondatea eta erabakitasuna.

Gizartearen elkar hartzea da plan honen helburu estrategikoa. Gizarte demokratiko baten balio gorena adierazten du: bizikidetza adostua lortzea. Gizartearen elkar hartzea adostasunean oinarritzen da, giza eskubideen eta euskarritzat duten giza duintasunaren balio gorenaren inguruan. Memoriari eusten dion bizikidetzari egiten dio aipamen, itxi gabe dagoen iraganeko agendari begiratzen dionean, baita bizikidetza solidarioari ere, sortzen ari diren erronkei begiratzen dienean.

Bai munduan bai gure tokiko esparruan kezken agenda berri bat kontsolidatu da, XXI. mendearen errealitatera egokitutakoena. Sortzen ari diren eztabaidak dira horiek, bizikidetzan edo hezkuntzan, aniztasuna eta solidaritatea bezalako balioen kudeaketarekin zerikusia dutenak, eta errealitate hauetan aditzera ematen direnak: errefuxiatuak, migrazioak, pluraltasun erlijiosoa edo kulturala, esklusioaren eta bidegabekeriaren agertoki berriak, edo nazioarteko terrorismoaren edo gerraren mehatxuari emandako erantzunak. Gainera, planak gai hauei heltzen die.

Gizarte-testuinguru horretan hedatu nahi da esku-hartze publikoa, bidezkoa eta integratzailea den bizikidetza lortzen laguntzeko. Hori da balio nagusia, demokrazian ekintza politiko orok duen funtsezko helburua. Edozein arrazoirengatik bizikidetzaren oreka galtzen denean, oreka hori ahal deneraino eta arrazoizkoa deneraino berreskuratzera bideratu behar da politika, oinarriak jarriz etorkizunean bizikidetza demokratikoa eta adiskidetua bideratzeko eta giza duintasunaren eta giza eskubideen inguruan oinarrizko kohesio bat gauzatzea ahalbidetzeko.

Aurrekariak

Plangintzari dagokionez

-Bakearen eta Giza Eskubideen alderako Hezkuntzako Euskal Plana 2008-2011.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Sail bultzatzailea: Lehendakaritza.

Lehendakariak lideratzen du plana, eta Lehendakaritzaz gain, beste sail hauek ere nabarmen inplikatuta daude: Hezkuntza, Segurtasuna eta Lan eta Justizia Saila.

Hala ere, planak sail arteko planteamendua izan behar du; sinergiak sortzea bilatu eta baliabideak optimizatu behar ditu funtsezkoa eta oinarrizkoa den helburu bat lortzeko; bakea eta bizikidetasun demokratikoa sustatzeko, alegia.

Esparru horretan Jaurlaritzan sortu diren sinergiak sustatzea eta koordinatzea Lehendakaritzari dagokio, oinarrizko eta funtsezko alderdietan, gutxienez (zeregin hori Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren bidez bete behar du). Koordinazio-lana egiteko, sail arteko batzorde bat eta koordinazio-batzorde bat eratzea aurreikusi da. Plan honek administrazio-antolamendu osoaren inplikazioa bilatzen du, eta batzorde horien bidez, sailek lankidetzan jardun ahal izango dute.

Gizarte-eragileek partizipazioa

Horrelako ezaugarriak dituen plan batek interes-taldeen ekarpenak behar ditu, zalantzarik gabe, baina baita herritarren ekarpenak ere. Horregatik, planak, bai prestakuntza-prozesuan eta bai gauzatzeko aldian, herritarren parte-hartzerako bideak aurreikusten ditu; eta hain zuzen ere herritarren parte-hartzea da planeko ekimen garrantzitsuenetako bat.

Eraginak

Araudian eragina :

Planaren edukiari eragiten dion esparru-araudian, hauek dira erreferentzia nagusiak:

  • ·52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria jasan zituztenei eskubideak aitortu eta gehitu zizkiena eta beraien aldeko neurriak ezarri zituena. (2007ko abenduaren 27ko BOE, 310. zk.)
  • ·4/2008 Legea, ekainaren 19koa, terrorismoaren biktimei errekonozimendua eta ordaina emateari buruzkoa. (uztailaren 1eko EHAA, 124. zk.) (2011ko irailaren 3ko BOE, 212. zk.)
  • ·29/2011 Legea, irailaren 22koa, terrorismoaren biktimei errekonozimendu eta babes osoa emateari buruzkoa. (2011ko irailaren 23ko BOE, 229. zk.)
  • ·107/2012 Dekretua, ekainaren 12koa, 1960. eta 1978. urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan izan zen motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan, giza eskubideak urratu zitzaizkielako sufrimendu bidegabea bizi izan zuten biktimak izendatzeari eta ordaina emateari buruzkoa (2012ko ekainaren 19ko EHAA, 119. zk.).
  • 4/2014 Legea, azaroaren 27koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zuena (2014ko abenduaren 22ko EHAA, 230. zk.)
  • 12/2016 Legea, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean arrazoi politikoengatik indarkeriaren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta ordaina emateari buruzkoa. (2016ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.)
Antolamenduan eragina:

Idazkaritzaren izena aldatu da eta Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia izena hartu du. Idazkaritza horren barruan sartu dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta errefuxiatuen krisiari erantzuteko koordinazioa; horretarako antolaketa-egitura egokitu egin da.

Horrela, Idazkaritzak Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza, Gogoraren Zuzendaritza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza hartuko ditu. Idazkaritzak plan estrategiko modura bultzatuko du 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plan hau. Bestalde, sailetako plan modura bultzatuko ditu Gogoraren 2017-2020rako Jarduera-plana eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarentzako 2018-2021erako Plan Gidatzailea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

Printzipioz, plana ezartzeko, aurrekontu arruntean planarentzat ezartzen diren partidak erabiliko dira.

Erakunde harremanetan eragina:

Gobernuaren esparrua gainditzen duen gobernu-plan estrategikoa da; izan ere, gainontzeko erakundeekin adostuta egoteko helburua duenez —batez ere foru-aldundiekin eta udalekin—, erakunde artekoa izateko pentsatuta baitago.

Erantzukizun instituzionalaren ikuspegitik, erakunde-maila desberdinetan ekimen ugari —eta batzuetan oso antzekoak, gainera— biltzen dituen esparru honetan gainjartzeak eta bikoiztasunak saihestu nahi dira. Ildo horretan, adostasunez jarduteko oinarrizko ardatzak definitu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak, eta hori lortzeko, akordio bat proposatu nahi die gainontzeko erakundeei.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2017 - 2020

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

Planak berezitasun bat eransten dio betearazpenaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesuari, prozesu hori zeharkako ekimena baita planaren barruan.

Planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko zereginak Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiari dagozkio. Planaren garapenaren sektorekako ebaluazioa egiteko dinamika iraunkorra ezarriko du jarduera-ardatz nagusien inguruan eta, horretarako, ebaluazioak egiteko mekanismoa ezarriko du. Planaren kanpo-ebaluazio osoaren txostena egingo da. Legegintzaldiaren erdian programa eguneratzeko dokumentua eta hurrengo bi urteetan jarduteko egutegia prestatuko da.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

1. Jarraipen-txostena

Dokumentuak:
Informe Seguimiento 1.pdf (PDF, 265.21 KB)
Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

2. Jarraipen-txostena

Dokumentuak:
2018ko Jarraipen Txostena.pdf (PDF, 196.98 KB)
Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Documento de actualización del programa y calendario de actuación para los dos siguientes años.

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

3. Jarraipen-txostena

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:

Azken aldaketako data: