Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa (PEGIP 2020)

Kudeaketa eta antolaketa eredua

Kudeaketa eredua

PEGIP 2020 Eusko Jaurlaritzaren bide orria da administrazio irekiagoa, hurbilagoa, berritzaileagoa eta emaitzei begira dagoena eraikitzeko. 2017 eta 2020 urteen arteko denbora tarterako pentsatuta dago, eta beraz, berebizikoa da honako printzipio hauetan oinarritutako kudeaketa eredua:

  • Koordinazioa: Eusko Jaurlaritzaren zeharkako ikuspegia
  • Sustapena: helburuak betetzeko lidergo irmoa
  • Gainbegiratzea: informazio erreala, argia eta egokia duen proiektu zuzendaritza
  • Eguneratzea: inguruko aldaketetara egokitzen den plana

Antolaketa eredua

PEGIP 2020ren antolaketa-eredua plana gauzatzeaz arduratzen den proiektu-taldeez dago osatuta, bai eta Plana zuzentzeaz, koordinatzeaz, horren jarraipena egiteaz eta eguneratzeaz arduratzen diren zenbait organoz ere. Zehazki, hauek dira organo horiek:

Antolaketa-eredua - Zuzendaritza-, koordinazio-, jarraipen-organoak dira Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordea, Erakunde arteko Batzordea eta Planaren talde teknikoa.

Zuzendaritza-, koordinazio-, jarraipen-organoak honako hauek dira:

  • Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordea.
  • Sailarteko Batzordea.
  • Planaren Lantalde Teknikoa.

Gobernantza, Gardentasun eta Herritarren Partaidetza erakunde arteko Batzordea

Funtzioak

  • Gobernantzaren, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren alorreko plangintza zuzendaria ezartzea.
  • Publizitate aktiboaren eta informazio publikorako sarbidearen arloan jarraibideak, protokoloak eta jarduteko irizpideak proposatzea batzordea atxikita dagoen saileko titularrak Gobernu Kontseiluari haiek onartzeko proposa ditzan.
  • Demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Euskadiko Liburu Zurian jasotako konpromisoak zabal daitezen bultzatzea.
  • Elkarlaneko eta kontuak emateko ikuspegia duten politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa bultzatzea, era horretako politika eta zerbitzuek izan dituzten emaitzei eta eraginei buruz.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakunde guztiek indarrean dagoen araudiak publizitate aktiboari buruz ezartzen dituen betebeharrak beteko dituztela bermatzeko nahitaezko zereginak koordinatzea.
  • Nazioarteko gardentasunaren adierazleetan lidergoa sendotzeko beharrezkoak diren jarduerak bultzatzea.
  • Informazio publikoa eskuratzeko eskaeren izapideak koordinatzea eta jarraipena egitea, ahalik eta azkarren eta kalitatez erantzungo zaiela bermatzeko.
  • Informazio publikoa kudeatzeko eta argitaratzeko bitartekoak, plataformak eta garapen informatikoak erabil daitezen sustatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren sailetan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeetan, gardentasuna ezartzeari buruzko balantzeen urteko txostenak kontuan hartzea.

PEGIP 2020an Batzorde horrek hauek zainduko ditu berariaz:

  • Proiektuaren barne-komunikazioa ziurtatzea.
  • Proiektua sailetan hedatzea erraztea.
  • Sailetako agenteen elkarlana koordinatzea.
  • Jarduera-arloen arteko sinergia posibleak baliatzea.

Kideak

Presidentea: Erakunde Harremanetarako Sailburuordea.

Kideak:

Idazkaria: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako funtzionarioa izango da, gobernantzaren, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren arloan aditua dena; bileretara hitzarekin baina botorik gabe joango da.

Batzordean, gobernantzaren, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren arloko Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako teknikari adituak izango dira.

Lantalde teknikoa

Funtzioak

  • Planaren alderdi teknikoen koordinazioa eta jarraipena.
  • Planaren jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egitea.
  • Planaren jarraipen operatiboari dagozkion edukiak egitea eta jarduerak kudeatzea.
  • Lantaldeen bateratze-lana.

Kideak

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzako proiektuen arduraduna.
  • Zuzenean zerbitzuaren arduraduna.
  • Berrikuntza Publikorako euskarrirako unitatearen arduraduna.
  • Zerbitzuen Ikuskaritza Zerbitzuaren arduraduna.
  • Funtzio Publikoko teknikaria.
  • Gobernantza Publiko eta Administrazio Elektronikoko.
  • Aholkularitza Juridikoaren arduraduna (sortu eta betetzen bada proposatutako postu mota).
  • Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria.
  • Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzako teknikaria.
  • Aurrekontu Zuzendaritzako teknikaria.

Gainera, planeko proiektu bakoitzak bere talde espezifikoa izango du. Proiektuan esku hartzen duten arloetako eta proiektuen eraginpeko arloetako ordezkariek parte hartuko dute horietan, proiektuaren koordinazioa eta gauzatze egokia bermatzeko haren ezarpen-eremu guztietan.

Bestalde, proiektu batzuetan elkarlaneko talde teknikoak sortzea aurreikusten da. Sailak, erakunde autonomoak eta zuzenbide pribatuko entitate publikoak alor tekniko, juridiko eta administratiboan ordezkatzen dituzten pertsonek osatuko dituzte, proiektu guztiak era parte-hartzailean betearaztea eta proiektu bakoitzaren berariazko eremuetan diharduten erakunde guztiei buruz behar diren puntu eta berezitasun guztiak kontuan hartzea indartzeko.

Pentsa daiteke, egitura hori dena aski izan daitekeela, hasiera batean, BPP 2014-2016ren ebaluazioan detektatutako sailen arteko lankidetzarik eza gainditzeko, kontuan izanda, gainera, Sailen elkarlana bultzatzen dela Plana bera lantzeko ere (ikus parte-hartze eta erkaketa prozesuari buruzko puntua), eta argi eta garbi zehazten direla proiektu bakoitza exekutatzeaz arduratuko diren organoak, eta, hala dagokionean, bakoitzaren aurrekontu-konpromisoa (ikus proiektuen fitxak eranskinean eta PEGIP 2020ren kudeaketa-gunean).

Kanpoko laguntza-baliabideak

Administrazio Orokorreko sailetakoak eta dagokion Administrazio Instituzionaleko organismo eta erakundeetakoak ez diren baliabideak kanpokotzat jotzen dira, horietako batzuk propioak (eta ez kanpokoak zentzu hertsian) badira ere. PEGIP 2020ko proiektu batzuek kanpoko baliabideen lana ere izango dute. Oraingoz, hauek identifika daitezke: