Gizarte-sentsibilizazioa eta komunikabide publikoak

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Organoa:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Helburuak

Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak gizarte- eta hezkuntza-arloko sentsibilizazio-ekimenak sustatuko ditu; gizartea elkartzeko prozesu bat gauzatu ahal izatera eta giza duintasunaren, giza eskubideen, printzipio demokratikoen, biktimekiko elkartasunaren, gatazken indarkeriarik ezeko kudeaketaren eta kulturartekotasunaren errespetuan oinarritutako bizikidetza-kultura sustatzera bideratuta dauden ekimenak.

Jardun-lerro horrek bi garapen-ardatz ditu. Alde batetik, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak sustatuko du komunikazio sozialeko programak diseinatuz, behar den eta ahal den aldizkakotasunez. Bestalde, hitzarmen bat ezarriko da EITBrekin erakunde publiko horrek bakea eta bizikidetza lortzearen inguruan hartu behar dituen konpromisoak definitzeko.

EiTBrekin Lankidetzarako Esaprru-akordioa (PDF, 264 KB) (PDF, 264 KB)

Azken aldaketako data: