Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeen gizarte-intereseko deklarazioa.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Enplegua eta Gizarte Politikak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza


Xedea

Gizarte-intereseko deklarazioak honako helburu hauek ditu: batetik, gizarte-zerbitzuak ematen diharduten irabazte-asmorik gabeko erakundeen errekonozimendu publikoa; eta, bestetik, erakunde horien izaera egiaztatzeko bitartekoa izatea, hain justu ere euskal herri-administrazioek kontuan izan ditzaten, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko ekimen pribatua laguntzeko eginkizunari doakionez.

Nori Zuzendua

EAEn, gizarte-zerbitzuen arloan diharduten irabazte-asmorik gabeko erakundeei aplikatuko zaie dekretu hau, haien forma juridikoa edozein delarik ere. Baina, erakunde haiek inskribaturik egon beharko dute, euren jardute-eremuaren arabera, dagokien Gizarte Zerbitzuen Erregistroan -autonomikoan edo foralean.

Ondoko betekizunak konplitzen dituzten erakunde eskabide-egileak deklaratu daitezke gizarte-intereseko:

a) Gizarte-zerbitzuak ematea izatea euren jarduerako helburu nagusitzat.

b) Irabazte-asmorik ez izatea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan, gizarte-zerbitzuak ematen ibilbide historikoa izatea; eta hartarako, honako baldintza beterik izatea: gizarte-intereseko deklaratzeko eskabidea aurkeztu aurreko 5 urteetan zehar –etenik gabe– jarduera EAEn burutu izana.

d) Plantillan, kontratuetarik % 40 mugagabeak izatea.

e) Izaerari dagokion erregistroan inskribaturik egotea; eta, halaber, jarduera-eremuari doakion Gizarte Zerbitzuen Erregistroan -autonomikoan edo foralean.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

g) Estatutuetako helburuak gauzatuko direla bermatzeko, honako hauek izatea: behar diren baliabide pertsonalak eta materialak, eta antolaketa egokia.

h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexuaren arloko diskriminazioaren ondoriozko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea.

Araudia

424/2013 DEKRETUA, urriaren 7koa, gizarte-zerbitzuetako irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko deklaratzeari buruzkoa.


Harremanak norekin

Zalantzak izanez gero,  945 01 80 88 telefonora dei daiteke.

Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

a) Beherago zehaztu erabakiari buruzko akta edo egiaztagiria, idazkariak emana eta lehendaka­riaren oniritzia duena: gizarte-intereseko aitortzeko deklarazioa eskatzeko, erakunde eskuduneko organoaren erabakia, zeinetan jasotzen diren bertaratutakoen quoruma eta bozketaren emaitza.

b) Eraketaren, estatutuen do sortze-egintzaren gaineko agiria edo eskritura egokia, estatutue­tako xedeak biltzen dituena; xede horietako eginkizun nagusia gizarte-zerbitzuak ematea izanen da, irabazte-asmorik gabe betiere.

c) Bukatutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak; honako hauek jasoko dira bertan: balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa.

d) Gutxienez azken bost urteetan –eskabide aurkeztu zen aurrekoetan–, erakundeak egin dituen jardueren memoria, estatutuetan agertzen diren helburuak benetan bete ohi dituela egiaztatzeko, eta, halaber, ibilbide historikoa.

Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:

– Memorian aipatzen den denbora-tartean zehar garatutako jarduerak eta emandako zerbi­tzuak.

– Egindako jarduerak lortu nahi diren interes orokorreko helburuei egokitzeari buruzko justifika­zioa.

– Onuradunak edo erabiltzaileak zenbat diren.

– Erakundeak dituen langileak, datu hauek jasoaz, sexuaren arabera desagregaturik:

○ Erakundeak guztira zenbat pertsona kontratatu dituen;

○ Mugagabeko kontratudun pertsonen proportzioa;

○ Beste erakunde batekin zerbitzuak azpikontratatzearen markoan, erakundeak burutzen dituen jardueretan parte hartzen duten pertsonen proportzioa, azpikontratatutako erakundeak ira­bazte-asmorik duen ala ez zehazturik;

○ Mugagabeko kontratatua duten pertsona desgaituen proportzioa;

○ Zuzeneko laguntza emango duten pertsonen ratoia, zerbitzuka bereizita; eta

○ Teknikarien ratioa, zerbitzuka berezita.

– Estatutuetako helburuak betetzea bermatzeko dituen baliabide materialak.

– Estatutuetako helburuak betetzea bermatzeko dituen antolaketa-baliabideak; batez ere, laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak; eta, kasua bada, oporraldietan jarduerak antolatzeko formulak, betiere zerbitzuak ematea bermatzekotzat.

– Erakundeak dituen ekonomiazko bitartekoak, diru-bide bakoitzari doakion zenbatekoak zehaz­tuaz; batez ere, herri-administrazioetatik datozen zenbatekoak.

e) Izaera juridikoari doakion Erregistroan inskribaturik izatea eta jarduera-eremuari doakion Gizarte Zerbitzuen Erregistroan (autonomikoan edo foralean) inskribaturik izatea erakusteko nahikoa izango da eskaera orriaren bitartez inskribatuta daudenaren erantzukizunezko deklarazioak. Inskripzio horiek ofizioz egiaztatuko dira. 

f) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexuaren arloko diskriminazioaren ondoriozko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea.


Dagokion tasa

.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskaera edozein unetan aurkez daiteke.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, Enplegu eta Gizarte Sailetako Gizarte Zerbitzuetara zuzendu behar dira, Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, (Donostia-San Sebastian K/, 1, 01010).

Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkez daitezke, behar bezala betetako eskabide normalizatuaren bidez.

Tramiteen deskripzioa

1.– Behin eskabidea aurkeztu, eta hala badagokio, zuzendu ondoren, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen zuzendaritzak ofizioz erabakiko du honako egintzak burutzea: beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen diren instrukzioak, froga gauzatzeak eta lotesleak ez diren txostenak eskatzea, betiere espedientea hobeto zehaztu, ezagutu eta ebazteko.

2.– Aukerakoa izango da erakunde eskabide-egilearen jarduera eta ibilbideari buruzko txostena (loteslea izanen ez dena) eskatzea honako hauei:

a) Erakunde-eskabide-egileren izaera juridikoaren arabera, Elkarteen Babesletzari edo gizarte-ekonomiaren arloan eskumenka dituen zuzendaritzari, betiere gizarte-ekimeneko kooperatibei eta gizarteratze-enpresei dagokienez.

b) Erakundearen jarduera-eremuan, gizarte-zerbitzuen arloari dagokionez, eskumenak dituzten herri-administrazioei (foralei edo munizipalei).

c) Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko erakundeei, baldin eta autonomia erkidegoko lurraldean badute egoitza.

3.– Erabaki ahal izango da, orobat, jendaurreko informazioaldi bat egitea, eskabidea iragarki-taula elektronikoan argitaratuz, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal ditzan, hamabost eguneko epean.

4.– Instrukzio-egintzak bukatutakoan, betekizunak bete direla egiaztatuz gero, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen zuzendariak erakundea gizarte-intereseko deklaratzeko ebazpen-proposamena idatziko du, eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak sailburuari helaraziko dio.

5.– Kontsideratzen bada ezarritako betekizunak betetzea ez dela egiaztatu, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen zuzendariak ebazpen-proposamen bat idatziko du, zeinetan ukatu eginen baita erakundearen gizarte-intereseko deklarazioa. Behar bezala arrazoitutako proposamen hori erakunde eskabide-egileari jakinaraziko zaio, zeinari hamabost eguneko epea emanen zaion, egoki irizten dien agiriak aurkeztu ahal ditzan eta alegazioak formulatu ahal ditzan.

6.– Alegazioak eta aurkeztutako agiriak ikusita, gizarte-intereseko ez deklaratzearen aldeko irizpideari eusten bazaio, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenka dituen zuzendariak ukatze-proposamena helaraziko dio gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko buruari.


Egitura Atal Ebazlea

1.– Prozeduraren instrukzioa amaitutakoan, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen sailburuak Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko dio erakundea gizarte-intereseko deklaratzeko proposamena edo, egoki bada, deklarazio horri ezezkoa ematekoa.

2.– Jaurlaritzaren Kontseiluak dekretu bidez ebatziko du deklarazioa, eta dekretu hori, batetik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, eta, bestetik, erakunde interesdunari berari jakinaraziko zaio.

3.– Erakundea gizarte-intereseko deklaratzeko dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoan, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen zuzendaritzak egintza hori jakinaraziko dio Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorrari edo dagokin Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroari, eta bai erakundearen izaera juridikoaren arabera dagokin erregistroari ere, betiere erregistro egokian jasoa gera dadin.

4.– Gizarte-intereseko deklarazioa lortzeko ezarritako betekizunak bete izana ez dela egiaztatu kontsideratzen bada, Jaurlaritzaren Kontseiluak, erabaki bidez, eskabideari ezezkoa ematea ebatziko du, eta erakunde interesdunari jakinaraziko zaio erabaki hori.


Ebazteko epea

Espediente horiek ebatzi eta jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Berariazko ebazpena eman gabe amaitzen bada epea, eskabideari baiezkoa eman zaiola ulertuko da; hargatik eragotzi gabe Administrazioak berariaz ebazteko duen obligazioa.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskaera-orria

Bestelako Agiriak
Oharrak

Dekretua indarrean sartzen den data ikusita, gizarte-intereseko adierazpena edukitzea ez da kontuan hartuko Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko 2014ko diru-laguntzen deialdian.

Izaera juridikoari doakion Erregistroan inskribaturik izatea eta jarduera-eremuari doakion Gizarte Zerbitzuen Erregistroan (autonomikoan edo foralean) inskribaturik izatea erakusteko nahikoa izango da eskaera orriaren bitartez inskribatuta daudenaren erantzukizunezko deklarazioak. Inskripzio horiek ofizioz egiaztatuko dira. 

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

17/01/2019