Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura eta funtzioak

11. Legealdia (2016 - 2020)
Inprimatu

Titularra: Beatriz Artolazabal Albeniz

ORGANIGRAMA
ENPLEGUA ETA GIZARTE POLITIKAK Beatriz Artolazabal Albeniz
  Kabinetearen eta Komunikazio Zuzendaritza Sergio Juanena Guruceta
  Zerbitzuen Zuzendaritza Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea
  Enplegu eta Gazteria Sailburuordetza Marcos Muro Nájera
  Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza Amaia Arteaga Dañobeitia
  Gazteria Zuzendaritza Ander Añibarro Maestre
  Gizarte Politiketako Sailburuordetza Lide Amilibia Bergaretxe
  Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza Emilio German Sola Vallojera
  Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza Ernesto Sainz Lanchares
EGINTZA ARLOAK

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari:

  1. Enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako arloarekin lankidetzan. Arlo horren ardura da, hain zuzen ere, lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, dekretu honen 11.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, bere erantzukizunetatik.
  2. Gizarteratzearen sustapena.
  3. Familia babestea eta lan-bizitza eta familia bateragarri egitea.
  4. Komunitate-garapena.
  5. Gizarte-ongizatea eta gizarte-zerbitzuak.
  6. Familia-bitartekotza.
  7. Haurrak.
  8. Gazteria.
  9. Askatasun afektibo-sexuala errazteko baldintzak sustatzea.
  10. Immigrazioa.
  11. Boluntariotza.
  12. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  13. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

2.– Sail honi atxikitzen zaizkio «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» administrazioko erakunde autonomoa eta «Fundación Hobetuz-Fundación vasca para la formación profesional continua/Langileen prestakuntzarako euskal fundazioa» izeneko fundazioa.

ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK
  1. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea 8/2012 Legea sortua eta  433/2013 Dekretua, urriaren 29koa, arautzen dena.
  2. Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Estatistikarako Organo Berezia, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuaren bitartez sortua.
  3. Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera sortua.
  4. Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera sortua, aurreko izenarekin, hots, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuaren bitartez arautua. Dekretu hori irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatu zuen.
  5. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia sortzea eta haren egitura eta funtzionamendua, urriaren 26ko 225/2011 Dekretuaren arabera arautua.
  6. Familia Bitartekaritzako Aholkularitza Kontseilua, Familia Bitartekaritzari buruzko otsailaren 8ko 1/2008 Legeak sortua eta apirilaren 21eko 84/2009 Dekretuak arautua.
  7. Nazioarteko Adopzioko Batzorde Teknikoa, urriaren 28ko 263/2003 Dekretuak arautua.
  8. Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, otsailaren 18ko 30/2003 Dekretuaren arabera arautua.
  9. Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua, azaroaren 25eko 289/2003 Dekretuaren arabera arautua.
  10. Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala, urriaren 2ko 165/2007 Dekretuaren arabera arautua.
  11. Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Behatokia, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusia.
  12. Familien Euskal Behatokia, azaroaren 23ko 309/2010 Dekretuak  arautua.
  13. Familiaren Euskal Kontseilua, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legearen arabera sortua. Kontseilu horrek dagozkion Erakunde arteko Batzordea, Batzorde Iraunkorra eta Sailen arteko Batzordea biltzen ditu.
    Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta funtzionamendu-araubidea, apirilaren 17koa 53/2012 Dekretua  sortu da.
  14. 200/2002 Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa sortzen duena.
  15. Gizarteratzeko Euskal Kontseilua, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.
  16. Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.
  17. Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen arabera arautua.
  18. Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eratu eta arautzeko abenduaren 11ko 283/2012 Dekretuaren bidez sortua.
ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK
  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari Osalan Erakunde Autonomoa (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) atxikitzen zaio, Osasun Saileko Lan Osasunerako Unitatearekiko duen mendetasun funtzionala alde batera utzi gabe.
    • 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa (EHAA 4; 94-01-07)
    • 10/1997 Legea, ekainaren 27koa (EHAA 142; 97-07-28)
    • 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena (EHAA 164; 02-08-30).
  2.  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitzen zaio. 
  • 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa (EHAA 207; 11-11-02).
  • 82/2012 Deketua, maiatzaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena (EHAA 108; 12-06-04).
  • Hutsen zuzenketa, honako dekretuarena: 82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena (EHAA 124; 12-06-26).
ERREGISTROAK

 

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegurako Lanbide Heziketako Erakundeen Erregistroa
    - 82/2016 Dekretua, maiatzaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duena (EHAA 107;2016-06-07).
  • Profesionaltasun-ziurtagirien eta Egiaztapen Partzial Metagarrien Euskal Erregistroa
    - 463/2013 Dekretua, abenduaren 17koa (EHAA 242; 2013-12-20)
  • Gizarte Zerbitzuan Erregistro Orokorra
    - 155/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, gizarte-zerbitzuen erregistroei buruzkoa  (EHAA 150; 12-08-02) indarrean jarriko da 13/04/02
    - 40/98 Dekretua, martxoaren 10ekoa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena (EHAA 63; 98-04-02)
  • Boluntariotzako Erakundeen Erregistro Orokorra
    - 17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, Boluntarioei Buruzkoa (EHAA 130; 98-07-13)
    - 169/2000 Dekretua, irailaren 1ekoa, funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituena (EHAA 188: 2000-09-29)
  • Bitartekarien Erregistroari buruzkoa eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntza zehazten duena
    - 246/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa (EHAA 233; 2012-12-03)