Gizalegez Akordioa

Helburuak

2013ko urriaren 1ean, Euskadiko hezkuntza-eragile ia guztiek Gizalegez akordioa sinatu zuten Donostiako Kursaal jauregian. Giza eskubideen eta bizikidetzaren arloko hezkuntza unibertsalaren lau oinarriren gainean zehaztutako gizarte-hezkuntzazko konpromiso bat laburtzen du edukiak. Bakearen aldeko eta indarkeriaren eta gatazka suntsitzaileen prebentzioko kultura bat lortzeko gizartearen, politikaren eta erakundeen arloan lan egiteak gutxieneko oinarri jakin batzuetan ados jartzea eskatzen du, oinarri horien potentzialtasuna askatasunez eta modu sortzaile eta askotarikoan garatu dadin. Horretara bideratu zen Gizalegez akordioa.

Azken aldaketako data: