Lehendakaritza

Giza eskubideen defendatzaileak

Helburuak

Munduko hainbat eskualde eta herrialdetan, giza eskubideen defendatzaileek beren bizitza eta osotasun fisiko eta psikologikoa, bai eta haien senideena ere, arriskuan jartzen dituzten mehatxu eta jazarpenak pairatzen dituzte. Erailketak, erasoak eta mehatxuak dira, oraindik ere, munduan kezka handia pizten duten eta orokortuta dauden joerak. Kriminalizazio-, jazarpen- eta behartutako lekualdatze-egoera horiek gero eta ezagunagoak dira, giza eskubideen defendatzaileek beren jatorriko herrialde barruan nahiz kanpoan egindako ikusgaitze-lanari esker, bai eta nazioarteko komunitatearen laguntza eta babesari esker ere.

Esparru horretan, nazioarteko babes eta elkartasuneko tresnak dira Aldi batez Babesteko Programak: alde batetik, pertsonen bizitza eta osotasun fisikoa babesten laguntzen dute; bestaldetik, baita jatorriko lurraldean giza eskubideen aldeko prozesuei eusten ere, harrera-herrialdeetako antolakunde, mugimendu eta erakundeekin lotura eratuz. Era berean, defendatzaileek mundu bidezkoago eta parekideagoa eraikitzeko orduan egiten duten ekarpen garrantzitsua aintzatesten dute.

Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzak 2011. urtetik dauka Giza Eskubideen defendatzaileak aldi batez hartzeko euskal programa. Euskadiko Babes Programa tresna bizia da, eta etengabe berraztertzen eta birmoldatzen da. Izan ere, erantzukizun-ariketa eta erronka etengabekoa da giza eskubideen defendatzaileen babesa. Instituzioen, erakundeen nahiz komunitatearen esparruko ahots ugarik taxututako programa bat da gaur egungoa: dela Euskadin, dela beste herrialde eta eskualde batzuetan, babeserako eta elkartasunerako tresna hau taxutuz joan da.

Dokumentuak

Segimendu misioak

Azken aldaketako data: