Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Proiektuak


Zinexit zine-erakusketa

Erakusketa honek urtean lau pelikula ematen ditu, ikusleei giza eskubideen errespetuarekin eta sustapenarekin lotutako hainbat gairi buruz pentsarazteko.


Giza eskubideen defendatzaileak

Eusko Jaurlaritzak, giza eskubideei eta nazioarteko elkartasunari begira hartu duen konpromisotik abiatuta, bere jarduera nazioarteko esparrura bideratu nahi du Giza Eskubideen Defendatzaileak babesteko programa honekin.


Erlijio-aniztasuna

Erlijio- eta kultu-askatasunerako eskubidea aitortuta dagoen giza eskubide bat da, ez gure barne-araudian bakarrik, bai eta giza eskubideei buruzko nazioarteko arau-zerrenda zabal batean ere.


Rene Cassin Saria

Ibilbide pertsonal nahiz profesionalarekin giza eskubideak sustatzeko, defendatzeko eta zabaltzeko konpromisoaren lekukotza eman duten pertsonak edo gizataldeak jendaurrean aitortzeko eta saritzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak René Cassin Saria sortu zuen 2003. urtean.

Azken aldaketako data: 2015/07/15