Osasun Saila

Genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gida

Genero indarkeriaren eta sezu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakitekoGenero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean Euskadin nola jardun jakiteko jarduketa-gidan prebentzioaren, detekzio goiztiarraren eta esku-hartzearen eremuan osasun-arloko langile guztientzako jarduketa-urratsak eskaintzen dira. Urrats horiek, gainera, asistentzia-testuinguruen arabera garatzen dira: etxeko arreta, lehen mailako arreta, larrialdiak, ospitalizazioa edo osasun mentala.

Dokumentua bi formatutan argitaratu da. Batetik, gida oso bat, Interneten eskuragai; hark, egoera zehatz batzuetan jarduteko urratsez gainera, beste kontzeptu batzuk ere jaso ditu, besteak beste, indarkeria-zikloa, datu epidemiologikoak, seme-alaba inplikatuak dauden kasuetan esku hartzea edo baliabide soziosanitarioekin koordinatzeko mekanismoak. Eta, bestetik, inprimatu den gida azkarra, 36 orrialdekoa, gauzatu beharreko jarduketaren erantzun azkarra eta berehalakoa emateko, algoritmoen eta erabaki-zuhaitzen bidez.

Azken aldaketako data: