Etxebizitza alokatzeko GAZTELAGUN programaren diru-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Gazteei, 2019., 2020. eta 2021. urteetan, etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak ematea.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dagoen etxebizitza libre batengatik ordaintzen den hileko errentaren ehuneko bat ordaintzen lagunduko da.

Etxebizitzaren hileko errentak ezingo ditu prezio hauek gainditu:

  • 750 euro, Bilbon, Donostian eta Gasteizen
  • 650 euro, Bilbo eta Donostia metropolialdeetan eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan
  • 600 euro, gainerako udalerrietan

Diru-laguntzaren gehieneko iraupena hiru urtekoa izango da.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

50.750.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Programako aurrekontu-zuzkidura 50.750.000 eurokoa da, honela banatuta:

  • 2019. urtea: 5.000.000
  • 2020. urtea: 11.250.000
  • 2021. urtea: 16.500.000
  • 2022. urtea: 10.500.000
  • 2023. urtea: 4.500.000
  • 2024. urtea: 3.000.000

Aurrekontu-ekitaldi baten barruan emango diren laguntzen kopuru osoak ez du gaindituko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan adierazitako zenbatekoa. Halaber, indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, laguntzen kopuru osoak ezin izango du eguneratutako kopurua gainditu. Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da diru-laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, etxebizitzaren arloko sailburu eskudunaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

 

Ordainketa-modua:

  • Alokairuaren diru-laguntza hilero ordainduko da hirugarrenen altako dokumentuan agertzen den banku-kontuan.

  • Emakida-egunetik aurrera aginduko da ordainketa, eta sortu, berriz, eskatutako dokumentazioarekin batera eskabidea aurkezten, edo, hala badagokio, zuzentzen den egunaren hurrengo hilaren lehen egunean.

  • Behin-behineko aitorpenen kasuetan, sortzapen-eguna dokumentazioa entregatzen den egunaren hurrengo hilaren lehen eguna izango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Onuradun posibleek 23 eta 35 urte artean izan beharko dituzte.

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Errentariak edo errentan ematen den etxebizitza ohiko etxebizitza edo bizileku iraunkor gisa duen edonork ez dauka odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko hirugarren maila arteko familia-loturarik ez etxebizitzaren errentatzailearekin ezta errentatzailearen bizikidetza-unitateko edozein kiderekin ere.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratuaren titularra izatea, norberaren izenean edo errentakide gisa, eta hori izatea pertsona edo familia-unitate eskatzaileen ohiko eta etengabeko etxebizitza.
  • Las personas solicitantes a título individual deberán acreditar unos ingresos brutos anuales iguales o inferiores a 15.000 euros y superiores a la cuantía máxima de la renta de garantía de ingresos (RGI) para las unidades de convivencia unipersonales no incluidas en el artículo 9.2.a) de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Konpromisoa hartzen duzu errentamendu-kontratua aurkezteko, hiru hilabeteko epean, alokairua diruz laguntzeko behin-behineko aitorpenaren ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
  • Ez daukazu errentamenduko babes publikoko etxebizitzarik.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Ez duzu jasotzen diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE), ez eta administrazio publikoen gizarteratze-politiketatik eratorritako beste errentarik ere.
  • Egunean zaude zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzakoen ordainketan, indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz.

  • Ez duzu jasotzen etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO), etxebizitzarako prestazio ekonomikoa (EPE), udalak ematen duen diru-laguntzarik edo alokairuko gastuak ordaintzen laguntzen duten beste administrazio edo erakunde publiko batzuen diru-laguntzarik.
  • Ez duzu jasotzen gizarte-larrialdietarako laguntzarik (GLL), Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 44. artikuluaren 2.a) letran aipatutako alokairu-gastuei loturik daudenak.
  • Etxebizitza eskuragarri ez duzula egiaztatzen duen agiria, jabe izanda ere, banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik edo zure borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik.
  • Erroldatze-ziurtagiri eguneratua eta erroldatzearen antzinatasuna.
  • Ordaindutakoaren araberakoa ez den prestazioen ziurtagiria.
  • Etxebizitzaren errentamendu-kontratua.
  • Laguntzaren eskaera-dataren aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan urtebetez bizileku efektiboa eta etengabea eduki izana egiaztatzea.
  • Etxebizitza baten jabari osoaren edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubidearen titularra ez izatea, baldin eta ez badu egiaztatzen banantze- edo dibortzio-arrazoiengatik eskuragarri ez duela edo bere borondatearekin zerikusirik ez duen beste arrazoiren batengatik ezin duela bertan bizi.
  • Errenta banku-transferentzia bidez ordaintzea.
  • Eskabidea norberaren izenean egiten duten pertsonek egiaztatu beharko dute haien urteko diru-sarrera gordinak 15.000 euro edo gutxiagokoak direla, eta Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) artikuluan barne hartzen ez diren pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzako diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) gehieneko zenbatekoa baino altuagoak.
  • Familia-unitateak, bere osotasunean, egiaztatu beharko du urteko diru-sarrera gordinak 20.000 euro edo gutxiagokoak direla, eta Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) artikuluan barne hartzen ez diren pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzako diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) gehieneko zenbatekoa baino altuagoak.
  • Familia ugarien kasuan, egiaztatu beharko da urteko diru-sarrera gordinak 25.000 euro edo gutxiagokoak direla, eta Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9.2.a) artikuluan barne hartzen ez diren pertsona bakarreko bizikidetza-unitateentzako diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) gehieneko zenbatekoa baino altuagoak.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2.
  • Ez edukitzea ez babes publikoko etxebizitzarik errentan hartuta ez etxebizitza pribaturik errentan hartuta Merkatu Libreko Etxebizitzen Alokairurako Bitartekaritza Programaren bitartez (ASAP, Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) edo etxebizitza hutsetarako Bizigune programaren bitartez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


1. lerroekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 945 569 020

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Kodea

1073601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk