Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Titularra :  Ernesto Sainz Lanchares

Agintaldia: 2017/04/22tik
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

a) Politika publikoetan familia- eta komunitate-ikuspegia sustatzea, eta honako hauei buruzko politikak planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan: familia, haurtzaroa, nerabezaroa, immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketa. Zehazki, eta, betiere, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako moduan, Familiei Laguntzeko Erakunde arteko Plana lantzea, garatzea eta ebaluatzea dagokio.

b) Honako gai hauei dagokienez, erregelamendu bidezko garapeneko araudiari buruzko analisiak eta proposamenak lantzea, sailaren eskumenen eremuan eta berauei buruzko EAEko legediarekin bat etorriz: familia-laguntza; haurtzaroa eta nerabezaroa; aniztasunaren kudeaketa.

c) Familia-politikaren arloko zuzeneko ekintzaren prestazioak eta jarduerak kudeatzea, abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako moduan.

d) Familia ugariaren txartela ematea kudeatzea; familia ugarientzako baliabideen gida eguneratzea eta banatzea; eta familia ugarien arloan erakundeen arteko koordinazioa kudeatzea.

e) Pertsona Bitartekarien Erregistroa eta Izatezko Bikoteen Erregistroa kudeatzea eta mantentzea; Izatezko Bikoteen Erregistroan izapidetu daitezkeen prozedurei buruzko gidalerro komunak koordinatzea, haiei buruzko informazioa ematea eta onartzea.

f) Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia zuzentzea eta bultzatzea.

g) Honako organo hauei laguntza eta babesa ematea: Familiaren Euskal Kontseilua eta bere batzordeak; Familia Bitartekaritzako Aholku Batzordea; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Kontseilua; Arreta Goiztiarreko Erakundearteko Batzorde Teknikoa; Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektoriala; EAEko Nazioarteko Adopziorako Batzorde Teknikoa; Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako Kontseilua; Euskal Autonomia Erkidegoko Herritar Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroa.

h) Askatasun afektibo-sexualaren esparruan, aniztasunaren kudeaketa eta herritarren berdintasun benetako eta eraginkorraren sustapena. Esparru horretan, LGTBI pertsonen elkarteekiko lankidetzan eta, hala badagokio, LGTBIren eta genero-identitatearen esparruan lan egiten duten erakundeekiko lankidetzan:

1) LGTBI pertsonek behar dituzten laguntzei dagokienez, sistematikoki, politika proaktiboa diseinatu, ezarri eta ebaluatzea.

2) Gaitzeko programak, sentsibilizatzeko programak edo beste batzuk garatu eta ezartzea, genero-identitatearen gaineko jarrera diskriminatzaileei, aurreiritziei eta estereotipoei aurre egiteko, eta, horrela, pertsonei laguntzeko beren burua aurkitzen, harremanak izaten eta positiboki baloratzen, autoestimua eta duintasuna sustatuz.

3) Sentsibilizazio-kanpainak abian jartzea, orokorrean herritarrei zuzenduak, genero-identitatearekin lotutako biolentziaren atzean dauden aurreiritziei aurre egiteko eta LGTBI pertsonen genero-identitatea errespetatzea bultzatzeko.

i) Abenduaren 22ko 234/2015 Dekretuan araututako dokumentazio administratiboa izapidetu eta ematea, transexualei buruzkoa, bai eta horretarako behar diren fitxategien gaineko erantzukizuna ere.

j) Immigrazio-arloan, etorkinei gizarteratzen eta bertan parte hartzen laguntzeko politika integral eta zeharkakoa bultzatzea eta koordinatzea; migrazio-fenomenoak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren segimendua eta azterketa egitea; eta beste Administrazio Publiko batzuekin koordinatzeko mekanismoak eta tresnak proposatzea, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen eremuan.

k) Etorkinentzako harrera-sareari eta etorkinen asoziazionismoa indartzeari babesa ematea.

l) Integratzeko ahaleginari buruzko txostena egitea, aldi baterako egoitza-baimenak berritzeko prozedurekin lotutakoa, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31.7 artikuluan arautua; eta integrazio hori egiaztatzeko sustraitze-txostena egitea, urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 68.3 artikuluan eta lege organiko horren erregelamendua onartzen duen 557/2011 Errege Dekretuaren 124.2.c) artikuluan arautua.

m) Nazioarteko adopziorako bitartekaritza-zereginak egiteko organismoak akreditatzea; organismo horiek egiten dituzten jardueren kontrola, ikuskapena eta segimendua egitea, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritako moduan, eta, hala badagokio, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 27ko 277/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz; eta organismo akreditatu horiei dagokien erregistroa kudeatzea.