Lan eta Enplegu Saila

Familia Bitartekaritza

                                                                  

ZER DA?

Auzitara eraman gabe familia-egoerak konpontzeko eskaintzen den zerbitzu publikoa da. Bitartekaritza-lana familiaren eta bikotearen inguruan garatzen da esparru neutral baten, doakoa da, eta hura jasotzea borondatezkoa.

Auzia duten aldeei laguntzeko eta haien arteko gatazkari adostasuneko irtenbidea emateko prozesuan inpartzialak eta arloan adituak diren hirugarren pertsonak esku hartzen dute . Bitartekaritzan diharduen profesionalak ez du bere kabuz inolako erabakirik hartzen; auzia duten aldeek erabaki behar dute, eta haiek adostu behar dute beren arteko gatazka hori nola konpondu. Hau da, familia-bitartekaria profesional espezializatua, inpartziala eta independentea da; gatazka duten aldeek eskatuta arituko da, eta haien artean komunikazio-bideak ireki daitezen ahalbidetzen du. Konponbide asebetegarriak lortzeko, familian bizi dituzten gatazka-egoeretarako negoziazio-prozedura eskainiko die aldeei.

Zerbitzuaren helburuak honako hauek dira:

  • Familia-gatazkei aurre egiten laguntzea eta komunikazioa erraztea
  • Adostutako konponbideak bilatzea
  • Prozesuaren kostu emozionala txikiagotzea
  • Familia-harremanak auzitara eramatea saihestea

Lan-taldea diziplina anitzeko familia-bitartekariek osatzen dute, besteak beste, soziologoak, psikologoak eta aholkulari juridikoak.

NORENTZAT DA?

Zerbitzua familia-egoera gatazkatsua bizitzen ari direnentzat da:

  • Bikoteentzat: harremanaren ondorioz, edo/eta apurtzeko erabakiaren ondorioz gatazka egoeran daudenak, banatu edo dibortziatu aurretik, zein harremana apurtu ondoren.
  • Bizikidetzaren ondorioz desadostasunak dituzten familientzat:
    • Adinekoak edo besteen laguntza behar duten pertsonen zaintzaren inguruan sortutako desakordioak
    • Belaunaldien arteko gatazkak
    • Familia-harrerarekin lotutako egoera
    • Jaraunspenaren ondorioz edo familia-negozioen ondorioz sortutako gatazkak

ZER ESKAINTZEN DU?

Bitartekaritzaren barruan informazio juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen da, esparru neutral baten familia-egoeraz eta bikote-egoeraz hitz egiteko.

NON GAUDE?

Gaur egun, Familia Bitartekaritza Zerbitzu Publikoak hiru bulego ditu, Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian:

  • ARABA
    Santa Olaja de Acero, 1 (sarrera: Blas de Otero)
    01010 Vitoria-Gasteiz
    T: 945 171 125
    smfaraba@euskadi.eus

  • GIPUZKOA
    • Larramendi, 1 (sarrera: Prim, 24) 20006 Donostia
    • Gorosabel Zaharra, Rondilla 34B kalean (Tolosa)
      T: 943 576 208
      smfgipuzkoa@euskadi.eus

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU:

  • Deskargatu  esku-orria (PDF, 632 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • Deskargatu Familia Bitartekaritza Zerbitzua arautzen duen legea: Otsailaren 8ko 1/2008
  • Familia Bitartekaritzarako Aholku Batzordea: familia-bitartekaritzaren arloko eskumenak dituen sailari aholkuak emateko, eta zerbitzua bermatzeko sortzen da. Administrazio publikoko ordezkariek ez ezik, lanbide-elkargoek, unibertsitateek eta familia-bitartekaritzaren arloan diharduten erakundeek osatuko dute Batzordea. Apirilaren 21eko Familia Bitartekaritzaren Aholku Batzordeari buruzko 84/2009 Dekretuak arautzen du.
  • Familia Bitartekarien Erregistroa: Bermatu nahi da bitartekaritza-lana kalitate-maila jakin batekin beteko dela, legeak eskatzen duen baldintzak betetzen dituzten pertsonek egingo dutela, eta arlo horretan profesional horiek bakarrik jardungo dutela. Beste alde batetik, Bitartekarien Erregistro honen bitartez, herritarrek erraz jakin dezakete arlo horretan lanean nortzuk ari diren, hau da, zeintzuk diren bitartekaritza-zerbitzuak eta nork eskaintzen duen. Bitartekarien Erregistroa eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntza zehazten duen azaroaren 21eko 246/2012 Dekretuak arautzen du.

TXOSTENAK:

Azken aldaketako data: