Lehendakaritza

Berriz ez gertatzeko bermeak

Imagen de Derecho a la no repetición

Berriz ez gertatzeko bermeak sustatzea, bai frankismoaren biktimentzat bai gizarte osoarentzat.

Ingurune demokratikoan, zuzenbidezko estatua izan behar da berriz ez gertatzeko berme nagusia. Horrez gain, berriz ez gertatzeko bermeen sustapenak, gure artean, gertatutakoaren oroitzapen kritiko eta demokratikoaren eginkizun pedagogikoa, hezitzailea eta prebentziozkoa du ardatz.

Lehentasunak gure ingurunean

  1. Oroimenerako politika publikoa bultzatzea, bizikidetza demokratikoaren balioak indartzea helburutzat hartuta, berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeko tresnarik onena baita.
  2. Artxiboen, datu basuen, lekotasunen eta erakunde- nahiz gizarte-ekintzen arloetan Memoria Historikoaren aldeko ekimenen sustapena egokitzea..

Proiektuak

Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarraren agindua betez, azaroaren 27ko 4/2014 LEGEAren bidez Gogora jarri du abian, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. Institutuaren egoitza Bilbon dago, Euskadiko Artxibategi Historikoaren eraikinean (María Díaz de Haro, 3 zk.).

Memoriari buruz duen ikusmoldea integrala eta integratzailea da. Giza eskubideen urratzeak direla-eta euskal gizarteak azken mendean zehar jasan dituen prozesu traumatiko guztiak hartzen ditu barruan: besteak beste, Gerra Zibila eta diktadura frankista. Eusko Jaurlaritzaren memoriari buruzko politika publikoa diseinatzeaz eta sustatzeaz arduratuko den erakundea da Memoriaren Institutua, eta horregatik, proiektu estrategikoa da memoria historikoaren arloan.

Frankismoaren krimenen zigorgabetasunak gizartean, politikan eta erakundeetan piztu duen kezkaren eraginez hainbat ekimen sortu dira lekukotasunak jasotzeko eta datu-base zein artxiboak sortzeko. Horiek, ordea, guztiz zatikatuta eta sakabanatuta daude, eta ez dago haien formatuari, egiturari edo metodologiari buruzko irizpide bateraturik. Memoriaren arloko politika publikoaren lehentasunetako bat da egoera nahasi hori ordenatzen saiatzea. Horixe du helburu proiektu honek.

Bai gerran bai Diktadura frankistan zehar gertatutakoak gogoratzeko garrantzia duten guneak identiikatuko dira proiektu honen bitartez. Halaber, behar diren neurriak hartuko dira leku horiek modu egokian babesteko eta gure herriaren ondare historiko material zein ez-material gisa duten balioa agerian jartzeko.

Gertatutakoa bere ingurunean modu egokian kokatzea eta interpretatzea, gainera, tresna pedagogiko indartsua izango da. Azpimarratu egingo da giza eskubideak eta balio demokratikoak errespetatu beharra dagoela garapen sozial, kultural eta politiko egokia lortzeko.

Azken aldaketako data: 2015/07/21