Segurtasun Saila

Konpartitu

Eusko Legebiltzarra 2016. Botoa atzerritik ematea

Nola bozkatu behar da?

Botoa atzerritik ematea

Atzerrian aldi baterako bizi diren egoiliarrek botoa posta bidez ematea

1.- Nork erabili ahal duen eta zertan datzan

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko deia egiten denetik hauteskundeak egin arte, hautesleak atzerrian aldi baterako bizi baldin badira, eta, gainera, «ez-egoiliar» inskribatuta badaude kontsuletxean, bozkatzeko modu hori erabili ahal izango dute.

Atzerritik posta bidez bozkatzeko prozedura bat da. Espainiako Egoiliarren Hautesle Erroldan inskribatuta egon arren, zenbait arrazoi direla eta (oporrak, ikasketak, lana eta abarrak), atzerrian aldi baterako bizi diren hautesleek erabili ahal dute.

2.- Eskabideak

Posta bidez bozkatzeko, honako urrats hauek egin behar ditu hautesleak:

  • Botoa posta bidez egiteko eskaera-inprimakia hartzea: postetxean, kontsuletxeetan, enbaxadetako kontsuletxeetako ataletan, Eusko Jaurlaritzako webgunean (www.elecciones.eus) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.mae.es).
  • Kontsuletxeko matrikula-erregistroan «ez-egoiliar» gisa inskribatuta egon behar du. Bestela, eskaera-inprimakia jasotzean edo entregatzerakoan, inskripzioa egin ahal izango du.

Eskaera egiteko epea: hauteskundeak egiteko deia argitaratzen denetik hauteskundeak egiteko deiaren ondoko hogeita bosgarren eguna arte (abuztuaren 2tik irailaren 5era 2016-08-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da).

3.- Eskaera entregatzea

Honako urrats hauek egin behar dira, eskaera entregatzeko:

  • Kontsuletxeko bulegoetara edo enbaxadetako kontsuletxeko ataletara joan, eta bete den inprimakia entregatu. Eskaera bidali behar zaio Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari. Dokumentazioa zer posta helbidetan jaso nahi den adierazi behar da.
  • Kontsuletxeak hautesleari eskatuko dio identifikatzeko, hots, NANa edo pasaportea erakusteko. Horrez gain, «ez-egoiliar» inskribatuta dagoen eta eskaerako sinadura eta NANean edo pasaportean jasotakoa bat datozen egiaztatuko du.
  • Ondoren, Kontsuletxeak bidaliko dio dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari posta bidez bozkatzeko eskaera.
4.- Hauteskundeei buruzko agiriak bidaltzea

Atal honetan azalduko dugu hauteskundeei buruzko agiriak bidaltzeko zer urrats egin behar den.

  • Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak eskaera jasotakoan, erroldan apuntatuko du hautesle horrek botoa posta bidez emango duela, hauteskunde-egunean hauteskunde-mahaian aurrez aurre berriro bota ez dezan.
  • Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak presako posta ziurtatuz bidaliko dizkio agiriak hautesleari; zehazki, hautesleak atzerrian duen helbidera bidaliko ditu.  Hauexek jasoko ditu hautesleak:
    • Azalpenak emateko orria.
    • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
    • Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto-paperak.
    • Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako bozketako gutun-azala.
    • Hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
    • Botoa postaz bidaltzeko gastuen zenbatekoa itzultzeko inprimakia

Hauteskunde-agiriak bidaltzeko epea hasiko da hauteskundeak egiteko deia zabaldu eta hogeita zortzigarren egunean (abuztuaren 30etik irailaren 7ra, 2016-08-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da).  Hautagaitzak deuseztatzeagatik inpugnaziorik egonez gero, epea irailaren 13ra arte luzatu daiteke.

5.- Bozketa

Hautesleak agiriak jasotakoan, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean sartu behar ditu:

  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Bozketako gutun-azal itxia, hautatutako boto-paperarekin.
  • Eta, halaxe nahi badu, hauteskunde-mahaira botoa postaz bidaltzeko gastuen zenbatekoa itzultzeko inprimakia (beteta).

Azkenik, posta ziurtatuz bidali beharko du, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin baino hiru egun lehenago, zehazki, irailaren 22a baino lehen.

Botoa posta ziurtatuz bidaltzeko, frankeo-kostua ordaindu behar da. Hala ere, postetxeko operadoreak zenbatekoa itzuliko dio hautesleari, baldin eta taloi-orria betetzen badu. Orri hori botoa emateko jarraibideekin batera bidaltzen da.

Botoa balioduna izan dadin, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean zigilu-marka edo Espainiako Estatuko nahiz dagokion herrialdeko postetxeko inskripzio ofiziala jaso behar da. Horren bidez, lehen aipatu den epean bidali den ziurtatuko da.

Araudian informazio gehiago jasota dago. deskargatu Errege-Dekretua: 1621/2007 ed, abenduaren 7koa, atzerrian aldi baterako bizi diren herritar egoiliarrek berariaz erabili behar duten botoa emateko prozedura arautzekoa (abenduaren 14ko BOE, 299. zk.).

Atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarrek botoa ematea

1.- Nork eman ahal du botoa atzerritik?

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan administrazio-egoitza daukaten herritarrek eta beren ondorengoek botoa atzerritik eman dezakete Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetan, baldin eta, atzerrian iraunkorki bizi arren  eta Espainiako Estatuko nazionalitatea izaten, atzerrian dauden egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badaude 2016ko ekainaren 1ean.

2.-Zer egin behar da atzerritik botoa emateko?
    • a) Botoa eskatzea:

      Botoa eskatzeko inprimaki ofiziala betetzea. Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPO) zuzendutako inprimaki hori hainbat tokitan eskura daiteke:

      • Zure hiriko kontsuletxean, abuztuaren 2tik aurrera.
      • Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.elecciones.eus) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren webgunean (www.maec.es); abuztuaren 2tik aurrera egongo da eskuragarri, deskarga daitekeen formatuan.
      • HEBPOak zure atzerriko helbidera bidaltzen duenean,  irailaren 6a baino lehen, 2016-08-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da.
    • b) Eskaera bidaltzea:

      Inprimaki hori betetakoan, harekin batera bidaliko da Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo pasaportearen fotokopia, edota, haiek eduki ezean, nazionalitatearen ziurtagiria, edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzioarena, bere herrialdean Espainiako kontsuletxeak emanak. Eskaera hori faxez, posta arruntez edo internet bidez bidali behar zaio HEBPOari,  abuztuaren 2tik irailaren 5era, 2016-08-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da. Lehenbailehen egiteko gomendatzen dizuegu. Eskaera hori interneteko posta elektronikoaren bidez bidali nahi bada, 2015eko martxoaren 9ko HEBaren ebazpenean azalduta dago bidalketa-prozedura.

    • c) Dokumentazioa bidaltzea: 

HEBPOak eskaera jaso ondoren, irailaren 8a baino lehen, 2016-08-26ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da (lurralde historikoetan hautagai-zerrenda bat aurkatu baldin bada, irailaren 14a baino lehen) honako agiri hauek bidaliko ditu atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) jasota dagoen herriko helbidera:

      • Boto-paperak eta bozketako gutun-azala
      • AEHE erroldan hauteslea inskribatuta dagoela ziurtatzeko bi agiri, biak berdinak
      • Eskualdeko Hauteskunde Batzorde eskudunaren (EHB) helbidea duen gutun-azala
      • Kontsuletxeko bulegoaren (KB) helbidea duen gutun-azal bat, botoa postaz kontsuletxera bidaltzeko.
      • Botoa postaz kontsuletxera bidaltzeko gastuak itzultzeko inprimakia.
    • d) Botoa entregatzea:

Atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) inskribatuta dauden hautesleek honako bi bide hauetako bat aukera dezakete, bozkatzeko:

      • Lehenengo bidea: Postaz. Hala eginez gero, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azalean honako agiri hauek sartu beharko ditu:
        • Bozketako gutun-azal itxia, hautatutako boto-paperarekin.
        • Espainiako agintariek emandako pasaportearen edo NANaren fotokopia, edo, horiek eduki ezean, nazionalitatearen ziurtagiria edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria, egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsuletxeak emanak, erroldan izan zuen lehen inskripzioaren ziurtagiria eta, hala nahi izanez gero, frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.

        Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeei zuzendutako gutun-azal hori, erroldan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen bigarren agiriarekin batera, beste gutun-azal batean sartu beharko dira, hauteslea atxikita dagoen kontsuletxeko bulegoari edo misio diplomatikoko kontsuletxe-atalari zuzenduta. Gutun-azal hori posta ziurtatuz bidaliko da irailaren 21a baino lehen.

      • Bigarren bidea: Kontsuletxeko bulegoan horretarako jarri den hautestontzian botoa sartuta,irailaren 21etik 25era, 20:00 orduak arte (EAEko ordutegia) 2016-09-07ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatuta. Hautesleak, inskribatuta dagoen kontsuletxeko bulegoan edo atalean edota horretarako prestatu den tokian, LHHBari zuzendutako gutun-azala hautestontzian sartu nahi badu, AEHEan inskribatuta dagoela ziurtatzeko lehendik jaso duen agirietako bat erakutsi eta entregatu beharko du. Gainera, bere nortasuna egiaztatu beharko du kontsuletxeko langileen aurrean, hauxe adierazita:
        • pasaportea edo
        • NANa edo
        • nazionalitatearen edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
    • e) Lurralde Historikoetako Hauteskunde Batzordeetako (LHHB) botoak lekualdatzea:

Botoa hautestontzian sartzeko epea bukatuta, kontsuletxeko langile funtzionarioek akta bat emango dute, eta Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak horretarako eratu duen bulegora bidali beharko du. Akta horretan zehaztuko dira: erroldako inskripzioak ziurtatzeko zenbat agiri jaso diren, postaz zenbat gutun-azal jaso diren eta, halakorik izanez gero, gertatutako gorabeherak.

    Irailaren 26tik aurrera, postaz jasotako edo hautestontzietan sartutako boto guztiak, hauteskunde-bidalketaren bidez bidali beharko zaizkio Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko bulego horri, eta hark presako bidalketaz igorriko dizkie LHHBei, boto-kontaketa egiteko.

Nabarmenduak

Twitter

  • Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeetan, 1980an, hautesbarruti bakoitzean 20 legebiltzarkide aukeratu behar ziren, hau da, Euskadin guztira 60. Hurrengo hauteskunde guztietan, aldiz, kopurua 25ekoa izan zen, aldatu gabe, hau da, Euskadin guztira 75.
  • Euskadiko Autonomia Estatutua 1979an onartu zenetik, Eusko Legebiltzarrerako 11 hauteskunde egin dira guztira, urte hauetan: 1980, 1983, 1986, 1990, 1994, 1998, 2001, 2005, 2009, 2012 eta 2016an.
  • Bozketa-egunean hauteskunde-mahaietako titular edota ordezko izendatutako kideak ez badaude, dagokion agintaritzak aginduko du mahaia dagoen lokalean dauden hautesleak hauteskunde-mahaietako kide izan daitezela.
  • Legediaren arabera, 2016ko hauteskunde autonomikoetarako indarrean egongo den hautesle-errolda 2016-ekainaren-01eko datan dagoena izango da, hau da, hauteskunde-deialdia egin baino bi hilabete lehenagokoa.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren arabera,  hautesle gutxien dituzten udalerriak hauek dira: Araban Añana, 138 erroldatu dituena; Bizkaian: Arakaldo, 114 erroldatu dituena eta Gipuzkoan: Orexa, 88 errodatu dituena.
  • Estatuko Gobernuak deitutako hauteskundeetan hautesbarruti probintzialetan probintziako hauteskunde-batzordeak aritzen dira eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan horien izena lurralde historikoko hauteskunde-batzordea da.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hiru lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek probintziako hauteskunde-batzordeen eskumen berberak izaten dituzte eta osatzeko modua ere bera da, salbuespen batekin: lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kide bat izendatzen du  hitz egiteko eskubidearekin, baina boto emateko eskubiderik gabe.
  • Hauteskunde autonomikoetan artekari izan ahal izateko, hauteslea ere izan beharra ez da legezko baldintza izan Eusko Legebiltzarrerako lau hauteskundetan (2005, 2009, 2012 eta 2016 urteetakoetan). Horien aurreko hauteskunde autonomikoetan legez ezartzen zen artekari izan ahal izateko Euskadin hauteslea ere izan behar zela.
  • Krisi ekonomikoa dela eta, 2016ko hauteskunde autonomikoetan gutxienez eserleku bat lortzen duten hautagai-zerrendei ematen zaizkien  hauteskundeetarako diru-laguntzen zenbatekoa izoztuta geratuko da, hala ezartzen duelako 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako kanpainan berrikuntza esanguratsu bat dago; izan ere, legeak agintzen duenaren arabera, EITBn gutxienez eztabaida bat eta elkarrizketa bat egin behar dira, hizkuntza ofizialetako bakoitzean (euskaraz eta gaztelaniaz) aurreko Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu zuten antolakunde politiko guztietako hautagaiekin.
  • 2016ko hauteskunde autonomikoetara aurkezten diren alderdi politikoek hauteskunde-gastua gutxitu beharko dute. Zehazki, hauteskunde-gastuaren muga %15 murriztu behar da, 2015eko abenduaren 23an onartu zen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko legearen azken aldaketak ezartzen duenaren arabera.
  • Estatuko hauteskundeetan eta beste Autonomia Erkidegoetako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda bateko kide guztiak emakumeak badira, hautagai-zerrenda hori ez da onartzen. Hauteskundeei buruzko euskal Legeak, ordea, 2005eko hauteskunde autonomikoez geroztik, hautagai-zerrenda horiek onartzen ditu.
  • 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-mahaietako titular eta ordezko izateko izendatutako kideak, 2006 eta 2016 urteen artean, mahaiko kideak gutxienez 3 aldiz izan badira, hori alega dezakete hauteskunde-mahaian ez egoteko arrazoi gisa.
  • 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeez geroztik, Euskadiko egoiliarren hautesle-erroldan dauden pertsonek, bozketa-egunean aldi baterako atzerrian bizitzen badaude, posta bidez bozka dezakete. Horren aurretik, pertsona horiek bozkatu nahi bazuten, Euskadira etorri behar zuten beren hauteskunde-mahaian bozkatzera; bestela, atzerrian zeudela, ezin baitzuten bozkatu.
  • Hauteskunde-mahai batean gutxienez 500 hauteslek bozka dezakete eta gehienez 2000.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariak, bokalak eta beren ordezkoak, bozketa-egunean, hauteskunde-mahaiko kide gisa dituzten eginkizunak betetzera ez joatea  hauteskunde-delitua da eta  3 hilabetetik urtebetera arteko espetxealdi-zigorra edo 6 eta 24 hilabete bitarteko isuna jaso dezakete
  • 2012ko hauteskunde autonomikoez geroztik, bozketako gutun-azala hautestontzian ez du hauteskunde-mahaiko lehendakariak sartzen, hautesleak berak baizik.
  • Hauteskunde-mahaietako lehendakariek, bokalek eta artekariek bozkatu nahi badute, azkenak izango dira bozkatzen.
  • Estatuko hauteskundeetan hauteskunde-prozesuaren barruko epe guztiak luzaezinak dira eta egun naturaletan neurtzen dira, hau da, jaieguna izan zein ez izan, egun guztiak zenbatzen dira. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ordea, aurreko aipamenaren gaineko salbuespen bat dago, hauteskundeetako emaitzen boto-kontaketa orokorra bozketa-egunaren ondorengo bosgarren egun baliodunean egiten baita.
  • Hauteskunde-mahai bakoitzeko emaitzen aktak biltzen dituzten gutun-azalak hauteskunde-batzordeei emateko sistema Estatuko hauteskundeetan eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan desberdina da. Euskadiko hauteskunde autonomikoetan gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeek izendatutako funtzionarioek jaso behar dituzte bozketa-egunaren ondorengo egunean eta horretarako, Ertzaintzaren laguntzarekin, Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira joan behar dute, gutun-azalak hor daude eta. Estatuko hauteskundeetan, ordea, gutun-azal horiek hauteskunde-batzordeetara Lehen Auzialdiko epaileek edo Bake Epaitegiko epaileek eramaten dituzte bozketa-egunean bertan eta Correos-eko langileek hurrengo egunean.
  • Hauteskundeen legeari buruzko 2011. urteko aldaketaren ostean, atzerrian bizi diren hautesleen posta bidezko botoen kopurua murriztu da, bozkatu ahal izateko aldez aurretik eskatu behar baita. Izan ere, 2012ko azken hauteskunde autonomikoetan, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) 56.640 hautesle zeuden eta  posta bidez 4.043k (%7,14) baino ez zuten bozkatu; 2009ko hauteskunde autonomikoetan, aldiz, AEHEn 43.660 hautesle zeuden eta horietatik 7.377k (%16,9) bozkatu zuten. Gehiago izan ziren, 2012ko hauteskundeen aurretik posta bidez bozkatu ahal izateko ez baitzen aldez aurretik eskatu behar.
  • Euskadin bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan 1980ko hauteskunde autonomikoetan 1.554.527 pertsona zeuden eta 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan 1.718.696, hau da, %9,55 hautesle gehiago.
  • 2011 urtearen ondoren, hauteskunde-mahaietako kide izateko izendatutako hautesleek entzuteko desgaitasunen bat badaukate, nahi izanez gero, beren eginkizunak betetzeko  Eusko Jaurlaritzak zeinu-mintzaira euskaraz zein gaztelaniaz interpretatzeko jarriko duen doako zerbitzua erabil dezakete.
  • 2009ko eta 2012ko hauteskunde autonomikoetan, Eusko Jaurlaritzak ikusteko desgaitasuna zeukaten hautesleek hauteskunde-mahaietan bertan bozkatu ahal izateko sistema martxan jarri zuen, braille botoaren bidez. 2009an eta 2012an sistema hori 60 hauteslek erabili zuten.
  • 2012ko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan parte hartzerik handiena udalerri hauek izan zuten: Araban Zalduondok (%84,11),  Bizkaian Arantzazuk (%86,41) eta Gipuzkoan Orexak (%89,89). Eta parte hartzerik txikiena udalerri hauek: Araban Bernedok (%53,85), Bizkaian Sestaok (%60,64) eta Gipuzkoan Belauntzak (%55,14).
  • Zinegotziek alkatea hautatzeko orduan, boto-berdinketa badago, hori, legez, zozketaren bidez konpontzen da.
  • Azken hiru urteetan (2015, 2014 eta 2013) Euskadiko udalerrietan guztira 18 herri-galdeketa egin dira.
  • 2012, 2009 eta 2005 urteetako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Espainian bizi diren egoiliarrek posta bidez bozkatu ahal izateko egindako eskaera onartu gehien 2005 urtean izan ziren, guztira 49.864 eta gutxien 2009an, guztira 43.168 izan baitziren.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagai-zerrenda gehien 1990eko hauteskundeetan Bizkaian aldarrikatu ziren (19 hautagai-zerrenda); eta hautagai-zerrenda gutxien 2001eko hauteskundeetan Araban (7 baino ez).
  • Eusko Legebiltzarrean izan diren hamar legegintzaldietatik lehenengoan (1980tik 1984ra) onartu ziren lege-proiektu gehien, 57 guztira eta legebiltzarreko taldeek proposatutako lege-proposamen gehien ere bai, guztira 53 onartu ziren eta.

Azken aldaketako data: