Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta.

Deskribapena


Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluan zehaztuta dauka urtean bi lehiaketa egingo direla: lehiaketa arrunta eta lehiaketa unitarioa.

Lehiaketa arruntari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, TAOLen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, udaletako alkatetza edo tokiko korporazioko lehendakaritza duen pertsona da deialdiaren oinarriak onartzen dituena, eta hark lurralde historikoko foru-aldundiari bidaliko dizkio, batera argitara ditzan. Ondoren, foru-aldundiek, deialdiak argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko toki-araubidearen gaineko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dituzte, deialdi guztien laburpen bat argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; argitalpen honek epeak zenbatzeko oinarri gisa balioko du.

Lehiaketa honetarako, meritu hauek izan daitezke balioestekoak (TAOL, bigarren xedapen gehigarria):

  1. Nahitaez balioetsi beharreko meritu orokorrak. Estatuko Administrazioak zehaztuko ditu, eta puntu guztien % 65 izan daitezke gehienez.
  2. Autonomia-erkidegoak zehazteko merituak: puntu guztien % 30 gehienez.
  3. Toki-korporazio bakoitzak zehazteko meritu espezifikoak: puntu guztien % 5 gehienez.

Puntuazio hau alde batera lagata, baldin deialdian sartutako lanpostuek derrigorrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna badute, euskara jakiteak ere izango ditu puntuak: Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua erregulatzeko arauak (apirilaren 15eko 86/1997) ezarrita daukanaren arabera.

Aplikatu beharreko araudia



Lehiaketa arrunta, 2023

Deialdiaren araudia EBAZPENA, 2023ko ekainaren 12koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2023ko lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan. Deialdiaren araudia Foru Gobernu Kontseiluaren 237/2023 Erabakia, maiatzaren 2koa, zeinaren bidez onespena ematen den lehiaketa arrunterako 2023ko deialdiari, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat erreserbaturik eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko Araban Deialdiaren araudia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4130/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, zeinaren bidez 2023. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiten baita Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Deialdiaren araudia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 4276/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, zeinen bitartez zuzentzen baitira Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeetan nazio mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2023ko lehiaketa arruntako deialdia egiten duen 2023ko maiatzaren 30eko 4130/2023 Foru Aginduko okerrak. Deialdiaren araudia 1054/2023 Foru Agindua, ekainaren 2koa, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2023ko lehiaketa arrunta deitzekoa.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Telefonoa: 945.018.171

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lehiaketa arrunta, 2023: 1061901

Lehentasun-hurrenkera edota euskarako proba egiteko eskaera.


Zein tokiko korporazioko lanpostua den, korporazio hartaraxe bidali behar dute eskaera hautagaiek, galdegindako betekizunak betetzen dituela eta alegatutako merituak badituela egiaztatzeko agiriekin bat. Horrez gain, eskaera hori aurkezteko emandako epearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote zer lehentasun-hurrenkeratan eskatu dituzten lanpostuak.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioetan hutsik dauden lanpostuak esleitzeko, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak lehiatuko dituztenek edo euskara meritutzat daukaten kasuetan, baloratuko bazaie, egiaztatu egin beharko dute eskakizuna beteta dutela. Lehian dagoen lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko titulazio ofizialik ez badute, hautagaiek aukeran izango dute euskara jakitearen akreditazioa lortzeko taldeko probetan parte hartzeko eskatzea, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren bitartez. Horretarako, zer perfil egiaztatu nahi duten adierazi beharko dute.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Lehiaketa arrunterako MERITU OROKORRAK, 2023


Honako meritu orokor hauek balioetsiko dira lehiaketen deialdietan: Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan izaera nazionaleko gaikuntza duten funtzionarioentzat tokiko administrazioetan gordeta dauden lanpostuak betetzeko deialdiak aldi berean argitaratzeko ebazpena eman zen egunean izaera nazionaleko gaikuntza daukaten funtzionarioen erregistroan akreditatuta eta inskribatuta dauden merituak.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak 2023ko ekainaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdiak denak batera argitaratzeko emandako ebazpenaren laugarren ordinalaren arabera, meritu orokorren banan-banakako zerrendak argitaratuko ditugu ondoren, azpi-eskala/kategoria bakoitzaren arabera:

Beste tramite batzuk