Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gizarte Zerbitzu saila ezagutu

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren eginkizuna zera da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikoa garatzea eta indartzea, lurralde osoan egituratuta egoteaz eta homogeneoa izateaz gain, EAEko herritar guztiei segurtasun juridikoa eta bere zerbitzuetarako sarbidea izateko berdintasuna eskainiko dien sistema gisa, sistema horren kudeaketan inplikatutako eragileekin sarean egin beharreko lana garatuz: administrazio eskudunekin, Gizarte Ekimeneko erakundeekin eta Sistemaren erabiltzaileekin.

Zuzendaritza horri dagokio Gizarte Zerbitzuen Legearen eta Familia Bitartekotzaren Legearen araudi-garapena, eta baita Mendekotasunaren Legea EAEko errealitatera egokitzea ere. Horretaz gain, familia-elkarguneak, familia-bitartekotzarako zerbitzuak eta telelaguntza-zerbitzua kudeatzeko ardura ere badu, eta baita esku-hartze sozialerako jarduerak gauzatzeko gizarte-erakundeei eman beharreko laguntzak ebaztekoa ere.

Erlazionatutako webguneak