Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatzea
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Egitura atal kudeatzailea
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza
Xedea
Metrologia Kontroleko Erregistroa eguneratuta edukitzea.
Nori Zuzendua
Erregistroan inskribatu behar diren, edo, bost urtean behin, erregistroko datuak eguneratu behar dituzten pertsona fisiko edo juridikoak
Honako hauek inskribatu behar dira erregistroan:
1. Estatuaren metrologia-kontrolaren eraginpeko neurgailuak fabrikatzen, inportatzen, merkaturatzen edo errentan uzten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatuko dira dagokion Administrazio publikoaren eskutik, 889/2006 Errege dekretuaren II. Eta III. Kapituluetan arautuetako edozein funtsezko metrologia-eragiketa eskatzen dutenean.
2. Eskumeneko Administrazio publikoek jakinarazitako erakunde, metrologia-kontroleko erakunde eta 889/2006 Errege Dekretuaren II. eta III. Kapituluetan zehaztutako jardueretarako metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde izendatzen dituztenak Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatuko dira.
3. Estatuaren metrologia-kontrolaren eraginpeko neurgailuak konpondu nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatzeko eskaera aurkeztu beharko diete egoitza soziala ezarria duten autonomia-erkidegoko eskumeneko zerbitzuei.
AraudiaReal Decreto 889/2006, de 21 de julio, por el que se regula el control metrológico del Estado sobre instrumentos de medida.
Harremanak norekin
Arabako lurralde ordezkaritza
Tel.: 945 01 77 70
Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 00
Bizkaiko lurralde ordezkaritza
Tel.: 94 403 14 00
Estatuaren metrologia-kontrolaren eraginpeko neurgailuak fabrikatzen, inportatzen, merkaturatzen edo errentan uzten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek honako datu hauek eman beharko dituzte Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatzeko:
a) Eskatzailearen izen-abizenak, edo izena edo izen soziala, pertsona juridikoa baldin bada.
b) Nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio fiskaleko kodearen zenbakia.
c) Eskatzailearen edo entitatearen helbidea, hala badagokio.
d) Inskribatutako jardueran aritzeko instalazioen kokalekua.
e) Fabrikatzen, inportatzen edo merkaturatzen dituen neurgailuen funtsezko ezaugarriak, inskribatu nahi den jarduera adierazita.
Eranskin gisa, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Identifikazio-agiriaren edo identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia kautoa.
- Eskritura publikoaren edo Merkataritza Erregistroaren ziurtagiriaren edo eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen agiri baliokidearen fotokopia.
Europar Batasuneko kide den herrialde batean edo Europar Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duen herrialde batean bizi ez diren pertsona fisiko edo juridikoek, aurreko idatz-zatian aipatutako datuak ez ezik, Europar Batasuneko lurraldeko helbide soziala edo jarduera-helbidea ere adierazi beharko dute.
Administrazio publikoak eskumeneko jakinarazitako erakunde, metrologia-kontroleko erakunde eta 889/2006 Errege Dekretuaren II. eta III. Kapituluetan zehaztutako jardueretarako metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde izendatutako erakundeek honako datu hauek eman beharko dituzte eskaera egiterakoan:
a) Izena edo izen soziala.
b) Jardunetarako esleitutako identifikazio-zenbakia.
c) Identifikazio fiskaleko kodea.
d) Entitatearen helbide soziala.
e) Inskribatutako jardueran aritzeko instalazioen kokalekua.
f) Izendapenaren norainokoa.
Estatuaren metrologia-kontrolaren eraginpeko neurgailuak konpondu nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek honako datu hauek adieraziko dituzte Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatzeko eskaeran:
a) Eskatzailearen izen-abizenak, edo izena edo izen soziala, pertsona juridikoa baldin bada.
b) Nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio fiskaleko kodearen zenbakia.
c) Eskatzailearen edo entitatearen helbidea, hala badagokio.
d) Inskribatutako jardueran aritzeko instalazioen kokalekua.
Eranskin gisa, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu interesdunak:
- IFZren edo IFKren fotokopia kautoa.
- Eskritura publikoaren edo Merkataritza Erregistroaren ziurtagiriaren fotokopia, eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzeko.
- Enpresa inskribatu den jardueran aritzen diren langileen zerrenda zehatza, izen-abizenak, nortasun-agiri nazionalaren zenbakia, kualifikazioa eta esperientzia adierazita.
- Konponketak egiteko eskuragarri dauden baliabide teknikoen zerrenda, behar bezala egiaztatua. Hala badagokio konponketa horien arabera zehaztuko dira aplikatu beharreko erregulazio espezifikoak.
Metrologia Kontroleko Erregistroan inskribatzeko agiri bidez egiztatutako zirkunstantzietan gertatzen diren aldaketak, inskribatzea burutu zuen Administrazio Publikoari jakinarazi behar zaizkio, aldaketa horiek Erregistrora biltzea egokia den edo ez ebatz dezan.
Dagokion tasa
Inskripzioa Kontrol Metrologikoko Erregistroan: Autolikidazio
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Eskabideak aurkezteko lekua
Arabako lurralde ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Fax: 945 017051
Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Fax: 943 022542
Bizkaiko lurralde ordezkaritza
General Concha, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Fax: 94 4031445
---
Egitura Atal Ebazlea
Ez da aplikatzekoa.
Ebazteko epea
Ez da aplikatzekoa.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
---
Bestelako Agiriak---
Oharrak
---
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
07/01/2016