Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak 2012

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Gure Artea sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta saria jasotzen duten pertsona fisiko edo juridikoen lanaren ordaina izan nahi dute, bai eta euskal arte garaikideari eta euskal kulturari egiten dioten ekarpenaren aitorpena ere. Horretarako, batetik sortzaileak saritzen dira, bai beren ibilbide profesionalagatik bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengatik, eta, bestetik, beste agente batzuk ere saritzen dira, arte plastiko eta ikusizkoen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.

Nori Zuzendua

Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hori hamar urtetik gora izan dutenak ere.

Sorkuntza-lana aitortzeko sarian (b modalitatea) ezin dira hautagaiak izan aurreko urteetan Gure Artea sariaren irabazle izandakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren mendeko erakunde autonomoren batek emandako izaera bereko laguntzaren baten esparruan itzultze- edo zigor-prozedurak abiarazi badira eta oraindik izapideak egiten ari badira, sarien esleipena eta, hala badagokio, sariak ematea delako prozedurak amaitu arte baldintzatuta egongo dira.

Araudia

AGINDUA, 2012ko martxoaren 15ekoa, Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak arautu eta horietarako deialdia egiteko dena.


Harremanak norekin

Mª Jesús Cambra 945016939

Erantsi beharreko agiriak

Epaimahaiko kideek arrazoitutako proposamenen bidez aurkeztuko dituzte hautagaiak, zeintzuek laugarren artikuluko betekizunak konplitu behar baitituzte. Edonola ere, hautagaien beraien aldez aurretiko onespen dokumentatuta beharko da.


Diru sariak

Agindu honen xederako 65.000 euro izango dira, 2012ko EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako jarrita dagoen aurrekontu-partidaren kargu. Zenbatekoak honako hauek izango dira:

a) Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.

b) Sorkuntza-lana aitortzeko saria: 25.000 euro gordin.

c) Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria 15.000 euro gordin.

3. artikulua.- Kudeaketa organoa.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu ahalko da Epaimahaia eratu arte, beti ere hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino beranduago egiten bada. Epaimahaiaren eratzea, Agindua argitaratzen denetik gehienez 4 hilabeteko epean egingo da.

Betekizunak konplitzeari dagozkion akreditazioak eta onespenari dagokion dokumentazioa, lehenago ekarri ez badira, Epaimahaiak aurreakordia lortzen duenean eskatuko dira. Hautagaiak bere onespena eman ezean edo eskatutako betekizunen bat konplitzen ez duela egiaztatuko balitz, edo horri dagokion akreditazioa aurkeztuko ez balitz, hautagaitza baztertuta dagoela ulertuko da. Horren ondorioz Epaimahaiak deliberazioekin jarraitu beharko du beste akordio bat lortu arte. Hautagaitza egin duen pertsonari dagokio akreditazioak aurkeztea.


Eskabideak aurkezteko lekua

Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastian kalea 1 (01010) Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaiaren erabakia.


Egitura Atal Ebazlea

Epaimahaia.


Ebazteko epea

sei hilabete

AGINDUA, 2012ko irailaren 25ekoa, Kulturako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2012ko edizioko Gure Artea Sariak direla-eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

06/11/2013