AGINDUA, 2011ko otsailaren 17koa, Kulturako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak arautu eta horietarako deialdia egiteko dena.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sariak, haien hiru modalitateetan, arautzea eta horretarako deialdia egitea.   

Nori Zuzendua

   a) Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagatik eta kulturari eta arte garaikideei egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista aitortzeko saria.

 

   b) Sorkuntza-lana aitortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagatik eta sortzaileagatik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagatik nabarmendu den artista edo artista-taldea aitortzeko saria.

 

   c) Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagatik, alegia, kulturaren balio-katearen faseetan (ikerketa, prestakuntza, sorkuntza-ekoizpena, sustapena-hedapena eta banaketa) horiek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagatik, nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, aitortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.

Araudia

2011ko otsailaren 17ko AGINDUA.


Harremanak norekin

Mª Jesús Cambra Contín

Telfonoa: 945 016939.

Erantsi beharreko agiriak

Ibilbide artistikoa aitortzeko saria (a modalitatea) eta sorkuntza-lana aitortzeko saria (b modalitatea) jasotzeko hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoan jaio diren edo administrazio-egoitza duten pertsona fisiko guztiak izango dira, bai eta administrazio-egoitza hori hamar urtetik gora izan dutenak ere.

Sorkuntza-lana aitortzeko sarian (b modalitatea) ezin dira hautagaiak izan aurreko urteetan Gure Artea sariaren irabazle izandakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren mendeko erakunde autonomoren batek emandako izaera bereko laguntzaren baten esparruan itzultze- edo zigor-prozedurak abiarazi badira eta oraindik izapideak egiten ari badira, sarien esleipena eta, hala badagokio, sariak ematea delako prozedurak amaitu arte baldintzatuta egongo dira.

Epaimahaiko kideek arrazoitutako proposamenen bidez aurkeztuko dituzte hautagaiak, zeintzuek laugarren artikuluko betekizunak konplitu behar baitituzte. Edonola ere, hautagaien beraien aldez aurretiko onespen dokumentatuta beharko da.


Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori luzatu ahalko da Epaimahaia eratu arte, beti ere hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino beranduago egiten bada.


Eskabideak aurkezteko lekua

Epaimahaikideek beren hautagaitzak honako helbide honetara bidaliko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastian kalea 1 (01010) Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak aurkeztutako hautagaitza osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio interesdunari eta hamar eguneko epea emango dio jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatuta, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan. Gainera, jakinaraziko dio hori egin ezean bere hautagaitza baztertua izango dela.


Egitura Atal Ebazlea

 Hautagaiak aztertu eta ondorengo epaia emango duen epaimahaia aitortutako gaitasuna eta prestigioa duten bost pertsonak osatuko dute. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.

Epaimahaia nortzuk osatuko duten erabakitzeko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5 artikuluan xedatutakoa beteko da. Kulturako sailburuak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta kideetako bat epaimahaiburua izango da.

Idazkari-lanetan Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat arituko da, hori ere Kulturako sailburuak izendatua. Iritzia eman ahal izango du, baina botorik ez.


Ebazteko epea

Kulturako sailburuak agindu bidez berretsiko du epaimahaiaren proposamena, eta modalitate bakoitzean Gure Artea saria irabazi dutenak izendatuko ditu. Agindua banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean. Epe hori jakinarazpenik gabe igarotzen bada, hautagaitza ez dela onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Ez dago.

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Sari hauek bateragarriak dira edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu berarekin emandako beste laguntzekin.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

02/03/2011