Azken eguneratzea: 2013/03/25

Gonbidapenak doan Zarauzko Photomuseum-erako, hilero!

Gazte-txartelak Zarautzko Photomuseum erakusten dizu.

Martxoko irabazleak hauek izan dira: Jon Ander Mayo Garrido, Alejandro Antón Rodríguez, Janire García Sáez de Cortázar, Ariadna Aristegui Guridi, Oihane Urbina de Eza Iñigo, Maialen Ledesma Gondat, Eyone López de Castro Larrion, Elixabete Arbe Iriondo, Alaitz Isasa Iturria, Jone Uribesalgo Ruiz de Zárate, Yanire Sagredo Hernáez eta Eneko Garmendia Uribe


Gazte-txartelak 12 gonbidapen bikoitz zozkatzen ditu hilero, Zarauzko Photomuseum-era joan zaitezen zuk nahi duzunarekin.  

Gazte argazkilaria bazara, edo argazkilaritzaren mundua atsegin baduzu... hauxe duzu aukera! Orain zure Gazte-txartelarekin Zarauzko Photomuseum bisitatu ahal izango duzu zuk nahi duzunarekin, eta musu-truk gainera! Zarauzko Photomuseum-ek bilduma iraunkor zabala dauka, non askotariko tresnak erakusten diren modu kronologiko eta didaktikoan, “prefotografia” edo “argazkiaurretik” hasi eta elementu berrietaraino. Era berean, argazki-teknika mota guztiak barne hartzen dituzten argazkilarien bilduma paregabea ikusi ahal izango duzu, baita argazkilaritzaren eta zinemaren munduan erabilitako joera artistikoak ere. Hori guztia osatuz, aldi baterako erakusketa interesgarriak, kongresuak, proiekzioak, hitzaldiak eta hainbat argitalpen ere azpimarratzekoak dira.  

Zarauzko Photomuseum-eko jarduera, erakusketa eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago 

Zer zozkatuko dugu? 

Hilero, 12 sarrera bikoitz Zarauzko Photomuseum-erako, horien balioa 2014/01/31ra artekoa izanik.  

Baldintzak:  

  • Gazte-txartelaren titular guztiek sarrerak irabazteko aukera izan dezaten, aurreko hilean sarrerarik irabazi ez duten pertsonek izango dute lehentasuna hilero.
  • Sarreren balioaldia: 2014/01/31ra arte, zein hilabetetan zozkatu diren kontuan izan gabe.
  • Irabazleen izenak webgune honetan argitaratuko dira. 
  • Zozketa honetan parte hartuz gero, isilbidez onartuko dira Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak.  

Parte hartzeko modua:  

Bete formulario hau zure datuekin.  

Saria erabiltzeko modua:  

Irabazleek Zarauzko Photomuseum-eko harrera-lekuan jaso ahal izango dituzte sarrerak, Gazte-txartela eta NANa erakutsita.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago