Azken eguneratzea: 2012/05/18

2012ko maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna

EAEko bost gaztetik bat museoren batera joan da azken hilabeteetan.

EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %20 museoren batera bertaratu dira azken hiru hilabeteetan.

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 29 urte bitarteko 1.500 gazteri egindako inkesta baten emaitza dira.

Museoetara joandako gazteen ehunekoak antzekoak dira EAEko hiru lurraldeetan (Araban %19 bertaratu dira, Bizkaian %21 eta Gipuzkoan %20), baina ohikoagoa da hiriburuetan (%23) 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan baino (azken horietan gazteen %16 bakarrik joan dira museoren batera azken hilabeteetan).

Sexuaren arabera, nesken %21 eta mutilen %19 joan direla aipa daiteke. Bestalde, adinaren arabera hauexek dira bertaratzearen ehunekoak: 15 eta 19 urte bitartekoen artean %21, 20 eta 24 urte bitartekoen artean %16 eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean %23.

Museoetara hurbildu diren gazteen portzentajeak pixka bat igo dira azken bost urteotan; horrela 2007-2008 aldian %18 izatetik 2012 urtean %20 izatera pasatu dira.

Bestalde, EAEko biztaleria osoan museoetara bertaratu direnen ehunekoa gazteen artekoa baino zertxobait txikiagoa da (%17, hain zuzen ere). EAEko biztanleria osorako datuok 2010-2011 aldiari dagozkio eta Espainiako Kultura Ministerioak kaleratu ditu. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!