Ekialdeko hiru Errege Magoek bisita egingo diete Basurtuko Unibertsitate Ospitalean dauden haurrei

2014(e)ko Urtarrilak 03

  • Errege-segizioa 12:30ean iritsiko da Basurtuko ospitalera, eta ospitaleko langileek egingo diote harrera.
  • Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek, morroi eta damekin batera, hutsik egin gabe, urteroko bisita egingo dute Basurtuko ospitalera, bertan dauden haurrentzako opariz beteta.

Bilbo, 2014ko urtarrila.- Datorren igandean (urtarrilak 5), Errege Egunaren bezperan, Ekialdeko Hiru Errege Magoak Pediatria pabilioian (San Pelayo pabilioia) ospitaleratuta dauden haurrak ikustera joango dira. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek, morroi eta damekin batera, hutsik egin gabe, urteroko bisita egingo dute Basurtuko ospitalera, opariz beteta.

Errege-segizioa 12:30ean iritsiko da Basurtuko ospitalera. Ospitaleko langileek gidatuko dituzte Errege Magoak ospitalean egingo duten ibilbidean, eta ondoren atseden hartzera joango dira erregeak, arratsaldeko kabalgata handirako prest egoteko.

ERREGE MAGOEN BISITA BASURTUKO OSPITALERA

Eguna: 2014/01/05

Ordua: 12:30ean

Tokia: Pediatria pabilioia (San Pelayo pabilioia)