Azken eguneratzea: 2012/06/01

Nazioarteko kongresua

Emakundek Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko Nazioarteko Biltzarra egingo du

Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeak Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko Nazioarteko Biltzarra antolatuko du 2012ko urriaren 17an, 18an eta 19an Euskalduna Jauregian, Bilbon. Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko politika publikoek lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egitea du helburu biltzar honek. Horretarako, erakundeen, hainbat eremutako administrazioen, mundu akademikoaren eta mugimendu feministaren arteko elkarrizketa sustatuko du.

Biltzarrari eta izen-ematei buruzko informazio eguneratua www.congresopoliticasigualdad2012.com web orrian dago.

Bestetik,komunikazioak aurkezteko epea irekita dago. Gai hauek aztertzen eta eztabaidatzen lagunduko duten komunikazioak bidali ahal dira:

Berdintasunaren aldeko gobernantza.

Emakumeen ahalduntzea eta balio-aldaketa.

Gizarte-antolakuntza erantzunkidea.

Emakumeen aurkako indarkeria.

Laburpenak aurkezteko epea ekainaren 22an bukatuko da eta web orriaren KOMUNIKAZIOAK atalaren bidez bidali behar dira.