Azken eguneratzea: 2012/04/20

Liburuaren Eguna

Euskal emakume idazleen lanak ikustaraziz ospatuko du Emakundek Liburuaren Eguna

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak euskal emakume idazleek idatzitako liburuen portadak jasotzen dituen posterra hedatuko du datorren astelehenean Liburuaren Eguna ospatzeko. Irudi honetan 2011ko martxotik 2012ko martxora emakumeek euskaraz argitaratu dituzten liburuen portadak biltzen dira eta Pen Klubak diseinatu eta landu du. Ekimen honekin batera, emakumeek idatzitako obrak ikustarazten lagundu nahi du Emakundek, hau baita lehen pausua hauen balorazio eta aitorpenerako. Eta honekin batera, euskaraz idatzitako literaturari babesa eman nahi dio erakundeak.

Emakundeko zuzendariak, María Silvestrek adierazi duenez, “XXI mendean bagaude ere, oraindik emakume gutxi heltzen da literatur kanonera” eta honen adibide gisa datu batzuk eman ditu: Nobel Literatura saria 108 idazleri eman zaie eta hauetatik 12 bakarrik izan dira emakumeak; edota Euskaraz idatzitako literaturari emandako 29 Euskadi Sarietatik, bi bakarrik izan dira emakumeentzat. Zentzu honetan, Emakundeko zuzendariak gogoratu du beharrezkoa dela, besteak beste, “botere intelektuala duten postuetan emakumeak egotea, hauek baitira literatura lanak baloratzen dituztenak”. Honekin batera, María Silvestrek euskal emakume idazleen lana goraipatu du eta Liburuaren Egunean emakume idazle baten liburua irakurtzeko gonbidapena zabaldu nahi izan dio gizarteari.

Irudia facebook-eko kontuan dago

Hau da Emakundek zabaldu duen irudian agertzen diren liburuen zerrenda, argitaletxez sailkaturik:

ALBERDANIA

Ana URKIZA - Atzorako geratu dena (Aforismoak)

Rosa ARBURUA – Gau lana. Kontrabandoa Bidasoa aldean.

ELKAR

Ana URKIZA & Eide EIBAR – Azazkalak jaten ditut, eta zer?

Antxiñe MENDIZABAL & Patxi GALLEGO - Katti beti endredatzen

Begoña IBARROLA & Emilio URBERUAGA (itzulpena: Miren Agur Meabe) – Koxkor kale txakurra

Begoña IBARROLA & Arcadia LOBATO (itzulpena: Miren Agur Meabe) – Neu naiz handiena

Begoña IBARROLA & Jose Luis NAVARRO (itzulpena: Miren Agur Meabe) – Xirto de errege hitzontzia

Begoña IBARROLA & AVI (itzulpena: Miren Agur Meabe) – Ziztuli eta Pantxinet

Castillo SUAREZ & Iñaki G. HOLGADO – Nobio bat nire amarentzat

Leire BILBAO & Mai EGURZA – Oihana hirian

Uxue ALERDI & jokin MITXELENA – Ezin dut, eta zer?

Uxue APAOLAZA – Mea culpa

Jone GOROSTARZU –Desegiten

Itxaso MARTÍN –Ni, Vera

(Azken biak ez daude kartelean)

 

EREIN

Alaitz OLAIZOLA & Begoña DURRRUTY – Sekretuen lapurrak

Amaia ITURBIDE – Bidaiarik luzeenak

Arantxa Urretabizkaia – 3 Mariak

Arantza IBARRA BASAÑEZ – Zer gertatzen zaio eguzkiari?

Arrate EGAÑA & Mari Mar AGIRRE – Dragoia

Toti MARTÍNEZ DE LEZEA & Juan Luis LANDA – Nur eta haize-arrosa

MAIATZ

Daniela ALBIZU – Iturri-aldeko nere leihotik

Itxaro BORDA – Post mortem scripta volant

PAMIELA

Karmele IGARTUA – Itsaso kontra bat

Leire SALABERRIA – Euria ari duenean

Tere IRASTORTZA – Eta orain badakit

SUSA

Itxaro BORDA – Ezer gabe hobe

Leire BILBAO – Scanner

Miren Agur MEABE – Bitsa eskuetan

TXALAPARTA

Edurne ELIZONDO - Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

Goizalde LANDABASO & Aritz EIGUREN – Bränskint

Jasone MITXELTORENA – Auzolanaren kultura