Euskotrenek datorren ekainaren 10ean tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu euskal eskola publikoaren jaia dela eta

2012(e)ko Ekainak 05

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, ekainaren 10ean Donostia-Zumaia-Eibar tartean ohiko zerbitzua osatzen duen trenen zerbitzu berezia eskainiko du Euskal Eskola Publikoaren jaia dela eta.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

DONOSTIA-ZUMAIA NORANZKOA
o    Irteerak Donostiatik Zumaiara:   8:17an, 10:17an, 11:21ean, 12:17an, 13:17an, 14:17an, 15:17an, 16:17an, 17:17an, 18:17an eta 19:17an.

EIBAR-ZUMAIA-DONOSTIA NORANZKOA
o    Irteera Eibartik Donostiara:   9:53an. Tren honek Eibar-Zumaia artean ohiko geldialdiak burutuko ditu, Arroan izan ezik.
o    Irteerak Zumaiatik Donostiara:   9:35ean, 10.39an, 11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 14:30ean, 15:30ean, 16:30ean, 17:30ean, 18:30ean, 19:30ean, 20:35ean eta 21:30ean.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es