Osasun mentala

 

Gaixotasun mentala ez da porrot pertsonala, ez eta gainerakoei bakarrik gertatzen zaien gauza ere. Kausa genetikoak, biologikoak, sozialak eta ingurunekoak izan ohi dira gaixotasun mentalak eta asaldu zerebralak eragiten dituzten faktoreak.

Oreka mentalak ahalbidetzen dio pertsonari bere baliabide kognitibo eta afektiboak eta erlazionatzeko gaitasuna aprobetxatzea, estresari modu eraginkorrago batean aurre egitea, lan emankorrago bat gauzatzea eta komunitatearentzat ekarpen positiboa egitea.

Asaldu mental eta zerebralek eragotzi edo murriztu egiten dute emaitza horiek guztiak edo batzuk erdiesteko gaitasuna. Beste era batera esanda,asaldu horiek prebenitzeak edo tratatzeak, gizabanakoaren gaitasunaren erabateko aprobetxamendurako bidea garbitzen laguntzen du.

"Osasunaz jardutean osasun mentala ez aipatzea instrumentu bat afinatzean nota disonante batzuk bere horretan uztea bezala da", esan zuen 2001ean OMEko Zuzendari Orokorrak. Beraz, osasun mentala gizakiaren gerapeneko funtsezko atal bat denez, osasun mentaleko arazoak bizitzaren errealitate banaezin gisa onartu beharra dago, baina aurre egin dakiokeen eta bidera daitekeen errealitate gisa.

Jarraian aurkezten diren gidak pertsona gaixoak atenditzen edo laguntzen dituztenentzako orientabide gisa antolatuak daude, edota norberaren osasun mentalari eragiten dioten egoerak gainditzeko borrokan dihardutenei laguntzeko.

Erlazionatutako edukia


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2008/02/18