Foru-aldundiak


Foru-aldundiak Euskadiko Autonomia Erkidegoko instituzio nagusietakoak dira.

Hiru lurralde historikoek (Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak) batzar legegilea eta eskumen zabaleko gobernua dauzkate. Besteak beste, hain zuzen ere, zerga zuzenak eta zeharkako zergak biltzeko eskumena dute.
Batzar legegileek 51na batzarkide dituzte, eta sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen dituzte, alderdiek euren hauteskunde-zerrendak zer mugapen geografikotan aurkezten dituzten kontuan hartuta. Batzar legegile horietan, aurrekontua bozkatu eta lurralde historikoko gobernua aukeratzen dute.

Lurraldeetako gobernua "aldundia" da. Bertan, diputatu nagusia da talde-burua, eta zorroak onartu dituzten diputatuek osatutako taldea dauka inguruan. Eskumen ugari dituzte hirigintzan, errepideetan, herrilanetan, ingurumenean, ondare kulturalean edo gizarte-ongizatean.

Euskal Autonomia Erkidegoko egitura politiko eta administratiboan, lurraldeok berdinak dira euren artean. Instituzio horien eta Eusko Jaurlaritzaren artean dagoen elkarketaren ondorioz, Autonomia Erkidegoa erakunde konfederala da.
Zerga zuzen guztiak (pertsonen gainekoak edo sozietateen gainekoak) edo zeharkako zerga guztiak (BEZa, alkoholak, erregaiak) foru-aldundiek eurek biltzen dituzte euren lurraldeetan.

Ondoren, Dirubideen Euskal Kontseilu Gorenak bildutako dirua banatzen du instituzioen artean. Estatuko gobernuari dagokion kupoa eman eta gero, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak euren artean dirua nola banatu behar den erabakitzen dute.

Azken eguneratzea: 2005/12/07